Neurritasun ohidura errazak bulegoan!

2022 uztaila 04

Gure bizitegietan gero eta presentzia handiagoa duen gela edo gela zatia da bulegoa. Horregatik, garrantzitsua da bulegoan ohidura erraz eta eraginkorrak hartzea, energia-kontsumoaren eragina murrizteko.

Irakurri gure aholkuak, aldi berean kontsumoa murriztu, erosotasuna mantendu eta ekonomiak egiteko!

 

12 ohidura erraz har ditzaket ene kontsumoa murrizteko

 

1️⃣ Erabili ondoan, ordenagailua/pantaila itzaltzen dut.

2️⃣ Aldi baterako okupatua banaiz, energia-kudeatzailea erabiltzen dut segida hartzeko eta ordenagailua/pantaila egonean ezartzeko.

3️⃣ Pantailen distira apaltzen eta doitzen dut, erabiltzeko erosotasuna mantenduz.

4️⃣ Ez ditut ene bulegoko tresnak etengabe kargatzen.

5️⃣ Ene bulegoko tresnak eta zerbitzu digitalak zentzuz erabiltzen ditut.

6️⃣ Ahal bezain guti biltegiratzen ditut dokumentuak, saihesten dut dokumentuen kopia bat baino gehiago egitea, ene fitxategiak maiz garbitzen ditut eta erabiltzen ez ditudan programak desinstalatzen ditut.

7️⃣ Hobe da audio-trukeak lehenestea bideo-trukeak baino. Streaming bidezko bideoen ikustaldia mugatzen dut, batez ere 4G/5G-aren bidezkoak.

8️⃣ Hobe da WiFi, ADSL edo zuntzaren bidez konektatzea 4G/5G telefoniaren bidez baino, azken honek 23 aldiz energia gehiago kontsumitzen baitu..

9️⃣ Behar izanez gero baizik ez ditut dokumentuak inprimatzen, eta orriaren aitzin eta gibelaldeak baliatzen ditut.

🔟 Etxetik kanpo nagoelarik eta gauaz, egonean diren tresna guziak itzaltzen ditut (Internet routerra, telebista, ordenagailua, bideo-jokoen kontsola…), etengailua edo minutu kontagailua duten multilokiak erabiliz, adibidez.

1️⃣1️⃣ Argi naturala optimizatzen dut eta bulegoa leihotik hurbil ezartzen dut.

1️⃣2️⃣ Hobe da bulego argi bat erabiltzea gaineko argi bat baino.

 

💡 Gainera: Webguneen eta posta elektronikoen kontsultatzeak eragin handia du elektrika-kontsumoan.

Nola murritz dezaket webguneen eta posta elektronikoen kontsultatzeak eragin kontsumoa?

  • Bilaketa-eskaera zehatzak sartzen ditut. Zenbat eta zehatzagoa izan, orduan eta lasterrago aurkitzen da bilatutakoa eta murrizten da eskaera-kopurua. Hobe da URLa zuzenean idaztea (eta gogokoenetan gehitzea).
  • Beharrik gabe irekitako fitxa guziak hesten ditut. Izan ere, beharrik gabe irekita dagoen web-orri bakoitzeko elektrika gehiago kontsumitzen da.
  • Mezu elektronikoak arintzen eta erantsitako fitxategiak konprimatzen ditut. E-mailak transferitzeko eta prozesatzeko energia behar da, eta e-mailak zenbat astunagoak izan, orduan eta energia gehiago behar da.
  • Behar diren hartzaileak bakarrik hautatzen ditut.
  • Interesatzen ez zaizkidan berripaper elektronikoetarako harpidetza kentzen dut.
  • E-posta erregularki garbitzen dut eta e-mail zaharrak ezabatzen ditut. Horrek zerbitzarietan biltegiratzeko erabilitako energia murriztuko du.
  • Hodei-konputazioan zinez erabilgarria dena bakarrik biltegiratzen dut.
  • Materiala erregularki mantentzen dut, ahal bezain denbora gehien erabiltzeko. Tresna berriak erosi baino lehen ene beharrei buruz gogoetatzen dut, eta bigarren eskuko, berregokitutako edo alokairuko materiala lehenesten dut.

 

__
Gelaz gela aurkezketuak diren truko guziak atseman itzazue energia neurritasunerako gildaliburu praktikoan.

Enargia
zuentzat

Image Description