200 Arbola landatuak zueri esker!

2022 martxoa 13

Oihan kudeaketan eta egur erregai ekoizpenean berezitutako SUGARAI kooperatibarekin partaidetzan, 200 arbola landatu ditugu Urepelen.

[Orroitu : partaidetza honen bitartez proposatzen genizuen bi arbolen landatzea ENARGIAn harpideturiko %100 berriztagarria den elektrizitate kontratu bakoitzarentzat, eta anitz izan zinezten operazio honetan parte hartzen!]

 

Landatze horrentzat ENARGIAko ekipak Urepeleko bidea hartu du SUGARAIko ekipa, CRPF-eko Gilen (Centre Régional de la Propriété Forestière) eta 2 lur desberdinen jabeekin elkartzeko.

intxaia 3 2 bukatua
plantation


70 aldaxka landatuak izan dira Intxaia etxaldean eta beste 130 Erreka etxaldean, hona esentzia desberdinak :

  • 90 alertze hibrido
  • 35 gaztainondo
  • 35 pago
  • 20 astigar zorrotz
  • 10 basagurbe
  • 10 basagerezi
laura 2
kinnie
plant
erreka 3 3 bukatua


30 Urtez, zuhaizti honek 30 tona CO2ren emisioa saihestuko du!


Milesker proiektu eder hori gauzatzea permititu duten guzieri!
Beste proiektu anitzen lehena izan dadin 😄

Enargia
zuentzat

Image Description