
23 arrazoi gurekin bat egiteko!
Gure egutegia aski duzue segitzea, hortan gurekin bat egiteko arrazoi ainitz eman ditugu!
Hor dituzue denak! Irakurri eta elkarbanatu:
- Herritar proiektu bat, herritarrek pentsatua herritarrentzako!
ENARGIA, Euskal Herrian energiaren berreskuratze herritarra helburu duen proiektu kolektibo bat da.
2013 – Egiaztapen izugarria
Ipar Euskal Herrian kontsumitua den energiaren %99 inportatua da, kutsatzailea izan daiteke (petrolio eta gasa) eta arazo larri batzu sor ditzake (nuklearra). Horrezgain, energia kontsumoa biztanleka eramanez gero, biztanle bakoitzak urtero 3.000€ gastatzen ditu. Ondorioz, lurraldearen aberastasunaren %10a Euskal Herritik kanpora doa.
Enargia, hausnarketa koletibo baten fruitua da eta I-Ener herritar ekoizpen sozietatearen osagarria eta hasitako dinamikaren segida. Azken horren berri emanen dizuegu laster.
- %100ean berriztagarria den argindarra!
ENARGIAren bitartez %100ean berriztagarria den argindar bat erosten duzue! Hori frogatzeko
Enargiak argindarrarekin batera energia berriztagarria dela ziurtatzen duen jatorri garantiak erosten ditu.
Enargiak bere jarduera hidroelektriko argindar hornidura baten saltzearekin hasiko du. Hain zuzen ere, bere energia ekoizle independenteak batzen dituen Union des Producteurs Locaux d’Electricité-ri hartuko baitu. Hauetan, Bearnioan kokatuak diren ekoizle batzu aurki daitezke.
➡️ Gure nahia: Euskal Herriko energia berriztagarri iturri ezberdinak garatzea da, geroan soilik horiek erabiltzeko asmoarekin eta lurraldean energia zirkuitu labur bat sortzeko helburuarekin.
I-ENERi buruzko pundu bat eginen dugu heldu diren egunetan.
- ❌👨🔧 Aldaketa bat fresik, mozketarik eta interbentziorik gabe!
Ba ote dakizue ? Argindar hornitzaile aldaketa fresik gabe egiten da.
Horrezgain, ez da argindar mozketarik ez ta interbentzio teknikorik gabe
Aldaketa egiten ahal duzue lasaiki.
- Aktore historikoari konparatuz ber prezioak ditugu eta kasu batzuetan merkeago gira!
Argindar hornitzailez aldatzea, bai, bain aze preziotan? Aurrekondu bat eskatu. Erreza eta zalua, gure eskaintza gaur egun duzun eskaintzari konparatzen dugu. Konparaketa hori urririk da eta engaiamendurik gabeko. Zuk duzu erabakitzen gurekin bat egin nahi duzun ala ez.
Informazio gehiago 👉 info@enargia.eus
- Interes kolektiboko kooperatiba bat da!
Enargiak interes kolektiboko estatutua hartzea erabaki du herritarren implikazioa azkarra izan dadin faboratzen baitu. Horrezgain, proiektuaren aktore guziak batzen ditu: kontsumitzaileak, ekoizleak, kooperatibaren langileak, kolektibitateak eta beste partaide batzu interes koletiboa segurtatuz zuzendaritza kontseiluaren konposizioaren bidez. Finantza modelo iraunkorra ere bermatzen du, jarduera lukratibo mugatua eta ez espekulatibo ukanez.
Estatutu horrek, balore kolaboratzaile eta solidarioengain oinarritzen den, gestio garden eta demokratibo bat ukateko nahiari ere erantzuten du.
🗳 Gaur 681 bazkide gira kooperatiban eta bozkak pertsona bat bozka 1 printzipioan oinarrituz egiten dira.
Zuk ere gurekin bat egin dezazu!
Jakinez, aurten bazkidetzen bazira, hau da 2020-12-31a aitzin, inbertitutako zamaren %25eko zerga erredukzioaz aprobetxatzen ahal duzu.
- Lurralde baten sustengua
Sortegunan, ENARGIAn 22 sortzaile ziren.
Haietan, Bizi !, Erne (Lurzaindiaren komanditatea), Euskal Moneta, Geroa dotazio fondoa, Herkide (Herrikoaren komanditatea), I-ENER eta Manu Robles-Arangiz fundazioa.
Ondoren, kide hauen laguntza lortu dugu ere bai: Herrikoa, Sokoa, Alkar, Colelctivité Service, Loreki, Sugarai, Zurlan…
Sustengu guzi gauek kriston indarra ematen digute. Milesker deneri!
- ENARGIA, bere kideak sustengatzen ditu!
Elgarrekin, Enargia sortu dugu lurralde tresna gisa. Gure iduriko, laguntza errezebitu duzularik, besteak laguntza beharrean direlarik lagundu behar dira. Hortarako, erabaki dugu bi sustengu kanpaina antolatzea Ikastolak eta Lurrama & EHLG laguntzeko.
👉Orroitu: Azaroaren 13tik abenduaren 13 arte, ENARGIAan hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen du eta 50€ harpidetza laborantzari lotua den kontratu profezional bat baldin bada.
- Argindar hornitzailez aldatzea biziki erreza da!
5 minutuz egina da, aldaketa egiteko zoaz gure www.enargia.eus webgunera eta formulario bete ezazu.
Egin aitzin, zure argindar faktura batean atsemanen dituzun elementu hauek beharko dituzu hornidura pundua (Point De Livraison) eta indarra (kVA-n emana).
Ez dituzu atsematen? Deitu Enargiara eta elgarrekin eginen dugu.
- Desmartxa guzietaz arduratzen gira!
Badakigu desmartxa administratiboak luzeak izaten ahal direla. Baina ez kexa, argindar hornitzaile aldaketari dagokionez guk ditugu desmartxa guziak egiten 😉
Gure webgunean atsemanen duzun formularioa bete eta beste guziaz arduratzen gira.
- 🔄💡🌱 Energiaren zikuitu laburraruntz!
ENARGIAren helburuak dira alde batetik argindar berriztagarri bat eskaintzea Ipar Euskal Herriko biztanleei eta bestetik ENARGIAren gobernantzan parte hartzeko aukera ematea.
Gure nahia: Euskal Herriko energia berriztagarri iturri ezberdinak garatzea da, geroan soilik horiek erabiltzeko asmoarekin eta lurraldean energia zirkuitu labur bat sortzeko helburuarekin. Hortarako I-ENER sozietatearekin lanean ari gira eskuz esku.
Gure Interes kolektiboko kooperatibaren estatutueri esker, elgarrekin erabakitzen ahalko ditugu prezio justuak. Horrezgain, estatutu horrekfinantza modelo iraunkorra ere bermatzen du, jarduera lukratibo mugatua eta ez espekulatibo ukanez.
- Herritarren energia solidario eta beriztagarria!
I-Ener energia ekoizpena bultzatzen duen sozietate herritar bat da.
I-Enerren eginkizunak:
- energia eta berotasun ekoizpenak bertokiratzea Euskal Herrian delokaliza ezin diren lanpostuak sortuz,
- energia berriztgarrietan oinarritzen den modelo bat sustengatu eta hola garapen iraunkor desmartxa batean parte hartu,
- I-Ener-ek energia berriztagarrien ekoizpenerako proiektuak finantzatzeko posibilitatea eskaintzen die herritarrei, haien baliabide ekonomikoak batuz. Hola transizio ekologikoaren aktoren izan daitezke.
Gaur egun, 16 zentrala fotovoltaiko eraikiak izan dira, 530 bazkide dira 445 000€ko kapital ekarri dituztenak eta ekoizpena 400.000kWh_koa da urtero.
Informazio gehiago 👉 www.i-ener.eus
- Enargian, eskaintza engaiamendurik gabekoa da.
Ondorioz, edoinoiz libre zarete kooperatibatik joatea fresik gabe izan partikular edo profezional.
Desmartxa erraza da. Sinpleki eskaera egiten ahal duzue gure bezero guneari esker edo e-mail bat idatziz.
Eta nahi baduzue, beste kontratu bat hartzen ahal duzue gurekin berantago.
- Gure kooperatibak dena azaltzen dizu!
Gestioa gardena gure desmartxaren oinarria da. Horregatik, gure jardueraren ezaugarriak zalatzen ditugu eta galdera guzieri erantzuten dugu.
Horrezgain, gure webgunean gure tarifak nola eraikiak diren eta konparatzen diren azaltzen dizugu.
Gure fakturan, fakturaretzat ditugun zerbitzu guziak zehaztuak dira, hala nola:
- ENARGIAren zatia, abonamendua eta kontsumoa
- argindar sarearen erabiltze tarifa eta prestazio ezberdinak
- zerga ezberdinak ahantzi gabe BEZ zerga.
- Euskaraz harpidetu
Gure kooperatiba sortu denetik, euskarak leku zentral bat du eta horretarako komunikatu behar dugularik azker hori erabiltzen dugu. Horrezgain, Enargiarekin Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera bultzatu nahi dugu gaur egun erabilia ez den aktibitate batean. Hain zuzen ere, orain Iparraldean ere, argindar kontratu bat euskaraz eskatzen ahal da eta bere argindar hornitzailearekin euskaraz hitz egiten ahal da.
Bai Euskarari elkarteak bere ziurtagiria eman berri digu! Horren bidez euskararen erabileraren garapena sustengatu nahi duten elkarte, lantegi edo organismo ezkerdinak indetifikatzen eta laguntzen ditu.
Hobekuntzak identifikatu ditugu eta Bai Euskarari elkarteak lagunduko gaitu helburu hauek gainditzen (faktura, bezero gunea..).
- Gogobetetze tasa handia
Gure eskaintza abiatu dugunetik, hau da 2018 uztailaren lehenean, 2400 partikular eta profezional gure eskaintzari lotu dira.
Konfientsa egiten diguzue eta hortarako eskertu nahi zaituztegu !
Egina izan den inkesta batean 10/10engain eman diguzue %85.7 kastutan eta 9/10engain %14.3tan.
🙌 « Urrundik argindar hornitzaile hoberena, lehen aldiz kontent naiz nere argindar faktura ordaintzea. »
« Deus errateko, oso pozik nago. »
« Segi horrela! »
👉 Egin ez dutenentzat, ez duda, gurekin bat egin! ENARGIA hautatu!
- Zuen zerbitzuan den lan talde bat!
Gure aktibitatea sortzearekin batera 4 lanpostu iraunkor sortu ditugu. Azkainetik, zuen agaldera guzieri erantzuteko prest eta motibatuak gira.
Ez dituzue 45 minutu itxoin behar gurekin telefonoz hitz egin ahal izateko.
- Zuen desmartxa guzietan laguntzen zaituztegu!
Badakigu zuen beharrak ez direla argindar hornitzaile aldaketan mugatzen, hortarako hor gira ere bai martxan jartze etapan, etxe bizitza berriaren kokatzean, edo obra kontagailuak ezartzeko.
Zuen galderak pausatu eta erantzunei diegu!
- Diferentziarik gabe
Beste hornitzaileek proposatzen dituzten zerbitzu tekniko guziak proposatzen ditugu!
Mantenamendua ENEDIS, argindar sare publikoaren arduradunak du kudeatzen. Ondorioz, ber maneran, izan ENARGIAn edo beste hornitzaile baten etxean, zure eskaera tratatuko dute.
- Kontagailu aldaketarik ez
Hornitzaile aldaketak ez du kontagailu aldaketarik behartzen.
Ber ekipamendua atxikitzen duzue. Horrezgain, ez da argindar mozketarik eta interbentzio teknikori izanen.
- Garapen ekonomikoa
ENARGIAk bere jardueraren bidez lan postu batzu sortu ditu eta lurraldearen garapen ekonomikoan parte hartzen du. Gurekin bat eginez, gure kontribuzioa azkartzen duzue.
- Ordainketa euskoz
Gure helburu bat fakturaren zati bat euskoz ordaintzea ahalbidetzea da!
Euskal Moneta eta gure informatika kideekin ari gira elkarlanean fakturaren zati bat euskoz ordaintzeko parada emateko.
Zergaitik zati bat soilik? Faktura hiru zatiz osatua baita:
- ENARGIAren zatia, abonamendua eta kontsumoa
- Argindar sarearen erabiltze tarifa eta prestazio ezberdinak
- zerga ezberdinak ahantzi gabe BEZ zerga
Ulertuko duzuen bezala, 2 et 3. Zatiak ezin dira euskoz isuri beraz euroz bildu behar dira.
- Hobekuntzak etortzekoak
Enargia, herritar proiektu berri bat da. Hala ere, hobekuntzak eta dibertsifikazioa pistak aztertzen ditugu. Adibidez gasa eskaintza bat proposatzea, zuen argindar ekoizpena erostea…
Eta epe motzean, faktura eta bezero gunearen euskaratzea.
- Idei bikain bat!
Zergaitik gurekin bat egin?
Idei bikaina delako, sinpleki 😎
Enargia
zuentzat
"Enargia hautatzea logikoa iduritu zait eta nere proiektuari koherentzia gehiago ematen dio. Berriztagarria den tokiko hornitzaile baten hautua egitea, tokian bertan ekoiztua eta ekosortua den lorategi instalazio batentzat."
Nicolas Senié

BioclimaKIT
Profesional"Tokiko kontsumoa energiatik pasten da ere. Enargiak erronka horri erantzuten du, kontsumazioa arduraduntsu baten aldeko pauso berri bat da."

Sébastien Paulini
Bazkide"Kooperatiba moduan sortua 1982an, Alkik bere garaian lurraldearen elkartasunaz baliatu ahal izan du Herrikoaren laguntzaren bitartez. Logikoa iduritu zaigu, orain berak bere laguntza ekartzea bere baloreetan diren lantegi berrieri. Enargia lagunduz, energia berriztagarriak eta tokiko ekonomia solidarioa sustatzea da helburu."
Peio Uhalde, Lehendakari eta Zuzendari nagusia

ALKI
Profesional"Gure energia ez dezagun xahutu, sustenga dezagun! Energia gure geroa da, lurraldean koka dezagun!"

Xabi Camino
Bazkide"Enargia proiektua gustatu zitzaigun azken 35 urteetan defendatu ditugun kooperatiba printzipioekin bat egiten baitu eta lurraldearen eraldaketa energetikoan parte hartzen baitu. Proiektu bikain horri gure laguntza ekartzeak pozten gaitu."
Philippe Ascone Lehendakari eta zuzendari nagusia & Stéphane Bousquet Idazkari nagusia

ALKAR
Profesional"Energia burujabetza lurralde bakoitzarentzat beharrezkoa da; eta lurralde bakoitzak demokratikoki energiaren ekoizpena, hornidura eta garraioa kudeatzeko aukera ukan behar du. Hori, tokiko interes kolektiboko kooperatiba batek soilik egiten ahal du."

Marie-Christine Aragon
Bazkide"Energia burujabetza lurralde bakoitzarentzat beharrezkoa da; eta lurralde bakoitzak demokratikoki energiaren ekoizpena, hornidura eta garraioa kudeatzeko aukera ukan behar du. Hori, tokiko interes kolektiboko kooperatiba batek soilik egiten ahal du."
Peio Harlouchet, Ko-kudeatzailea

SUGARAI
Profesional"Enargiari ekarritako laguntzak gure baloreekin bat egiten du. Hain zuzen ere, herritar desmartxa horrek lurraldearekiko lotura, lanpostu sorrera eta garapen iraunkorra batzen baititu. Ondorioz, naturala iduritu zaigu Enargia sustengatzea."
Timothée Achéritogaray, Zuzendari Nagusia

SOKOA
Profesional"Bi aterabide ditugu: edo gaur bezala segitzen dugu mundializazioan eta horren kalteak jasaten ditugu edo lokalki jardun egiten dugu. Ni bigarren opzioaren alde naiz. Enargiaren bidez, %100ean berriztagarri den argindar hornitzaile bat ukateko aukera dugu. Bikain da! Enargiarekin ekonomia, ekologia eta ezin delokalizatuak diren lanpostuak sustatzen ditugu. Euskal Herriak bere burujabetza segurtatu behar du herritarren interesak segurtatuz. Ni bezala egin ezazue, Enargiaren bazkide bihurtu zaitezte. Milesker."

Antton Seychal
Bazkide"Naturala iduritu zaigu lurraldearen garapen ekonomikoa azkartzen duen eta energia burujabetza segurtatzen duen ekimen hau laguntzea. Horrez gain, Herrikoak aldarrikatzen duen burujabetza filosofian oinarritzen da."
Marie-Claire Sallaberry, Kudeatzailea

HERRIKOA
Profesional"ENARGIAren bazkide bihurtu naiz bereziki bi arrazoinengatik: energia berriztagarriak lehenesteko eta honelako proiektuen bitartez iparraldearen burujabetza energetikoa azkartzeko."

Eki Solorzano
Bazkide"Gure lurra eta lurraldearen aldeko eguneroko urrats guziak, ttipi ala handi, garrantzitsuak dira. Horregatik Enargia sustengatzen dut. Zuek ere ez dezazuela duda!"

Marie Euba
Bazkide"ENARGIA-ko kide bilakatzea oinarrizkoa zela iduritu zauku, ebidentea, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak berak laborantza herrikoia sostengatzen baitu egunero. Gure kostu ekologikoaz axolatzen gira eta gure lurraldearen bizi ekonomikoari atxikiak gira. Defenditzen ditugun baloreekin ados izaiteko nahiago dugu nuklearra ez den indarra erosi, berriztagarria bai aldiz. Gainera, prezioak interesgarriak dira eta geroan gure fakturen parte bat euskoz ordaintzen ahalko dugu!"

EHLG
Profesional"Euskal Herriko garapen iraunkorraz gero eta gehiago kezkaturik, nere konbikzioak eguneroko bizian aplikatzen saiatzen naiz : tokiko produktuak merkatuan erostea, euskoa erabiltzea… Energiaren kasuarekin ber izpiritua ukaitea naturala iduritzen zait. Beraz, tokiko energia berriztagarriaren alde jardutzen duen ENARGIA kooperatibaren sustengatzea erabaki nuen, ingurumenaren errespetuan lurraldearen autonomia energetikoa bultzatzen duelako."

Antton Pery
Bazkide"Energia trantsizioan arrakasta izateko, lurralde bakoitzari dagokio Euskal Herrian Enargia bezalako egiturak sortzeko anbizioa eta erantzukizuna izatea. Gutako bakoitzari berdin dagokio trantsizio honetan parte hartzea, eta Enargiara izena ematea, aldaketaren dinamikan aktiboki, konkretuki eta iraunkorrean parte hartzea da."

Claire Lacave
Bazkide"Gutxienez, jaso duguna itzuli behar dugu, eta elkarrekin bizitzeko modua hobetu ahal badugu are hobea da. Eman dezagun urrats txiki bat planetarako Enargiarekin eta urrats polit bat Euskal Herriak kargua beregain hartzeko duen gaitasunaz jabetzeko."

Jean Louis Iratzoki
Bazkide"Nire testigantza zurekin partekatu nahi nuen ENARGIA kooperatiba laguntzeko. Dagoeneko lankidetza hitz horrek gizaki indibidualista dugun mundu batean poztu ninduen ... Ekintza honekin bat egin nahi nuen, noski, energia berriztagarriei dagokionez ekologikoengatik, baina baita gazte batekiko konpromisoagatik ere, ingurumenaren alde egiten dituen ekintzetan, ez bait dago ekintza txikirik arlo honetan ... Gainera, balio horiek gure Ama-Lurrean atxikitzen jarraitzen duen kultura baten parte direla iruditzen zait eta bertan inplikatuta sentitzen naizena. Eskerrik asko zuen hurbilpenagatik. Ongi izan."

Régis Pochelu
Profesional"Nahiz eta zaila zaugun ohartzea egin aintzin, zinez 5 minutaz egina den ekintza bat da hornitzailez aldatzea Enargiara pasatzeko, hurbileko energia eta 100%-koan berriztagarrira denera pasatzeko. Bost minuta hartzeko prest lurraldea eta guzientzat hainbeste pizu duen ekintza bat eramaiteko?"

Mikel Sainte-Marie
Bazkide"Les Bohémiennes denden bitartez kontsumitzeko beste modu bat proposatzen dugu. Gure dendak Azkainen eta Garazin emanez lekuko bezero lehialen hautua egin dugu, haiek gu bezala hurbileko komertzioen alde direlako. Ondorioz, filosofia hori hautatuz eta Enargiak gure ber baloreak izanki, logikoa iduritu zaigu tokiko argindar hornitzaile horrekin bat egitea."
Anne-Laure Arruabarrena, Sortzailea

Les Bohémiennes
Profesional"Nere haurrei bidea erakusteko nahiarekin, Enargiara pasatu naiz tokiko eta garbi kontsumitzearekin bat egiten baitu. Horrezgain, lurraldeko ekonomia eta lan sorrera laguntzeko manera bat da. Izen ematea biziki errexki egiten da, aski da argindar faktura zahar bat hartzea eta idatziak diren urratsak segitzea. Damutzen naiz..ez goizago eginagatik!"

Ramuntxo Dulong
Partikular"Enargiarekin bat egitea erabaki dut tokiko ekimen bat lagundu nahi dutalako eta ingurumenaren babesari sensiblea bainaiz. Hain zuzen ere, nere aktibitatean landare margotze sistemak erabiltzen ditut eta nere denda apaintzeko bigarren eskuko egurra erabili dut tokiko artisau bat lan eginez."
Elodie Barilleau

Castan M Coiffure
Profesional"Tokikoa den Enargia argindar hornitzaile gisa hautatzea ebidentea izan da. Denek nahiago dugu tokiko aktore batekin lan egitea harremenak hurbilagoak direlako kalitate berdina atxikiz. Enargiara pasatuz, tokiko lantegi bat laguntzen ahal duzue hurbileko harremen bat ukanez. Zuen esku dago. Eta gainera Enargiak laguntzen zaitu behar diren urrats guziak errezki emateko."
Jessica Poirier

Originalis Crédit
Profesional"Oso pozik gira Enargia famili handiarekin bat egitea! %100ean berriztagarria den eskaintza horrekin gure baloreekin bat egiten du eta gure RSE desmartxan parte hartzen du. Belharra engaiatzen duen desmartxa erreza eta zalua da!"
Patrick Bourg, Operazioen zuzendaria

Belharra
Profesional"Betitik Regaliz izozkiak Euskal Herriari lotuak dira, bere lurraldeari, hizkuntzari. Horregatik hasieratik EUSKOaren sarean sartu da. Eboluzio klimatikoari sentsibilizatua, gure impaktua ttipitu nahi izan dugu berinezko poteak, kartoiezko lastoak, espatula biodegradagarriak hartuz. Naturalki gure argindarrarentzat ENARGIAren %100ean berriztgarria den eskaintzaren hautua egin dugu."
Eric Execolatz

Regaliz Glacier
Profesional"Gure iduriko ingurumarekiko dugun inpaktua ttipitzeko hurbileko tokiko ekonomiaren hautua egin behar da. Horregatik, guk, COCORECOko taldekideok ENARGIA eta I-ENERren hautua egin dugu."

COCORECO
Bazkide"Burujabetza energetikoa, energia berriztagarriaren bidez klima eraginaren mugatzea, enpleguaren sortzea; horra Enargia hornitzailea hautatzeko eta haren bazkide bilakatzeko hiru arrazoi. Zuk ere etorkizunako tresna hauta zazu!"

Filgi Claverie
Bazkide"AML Digital-ek ENARGIAren hautua egiten du!
Agentzia engaiatu bezala, tokiko lategiekin lan egitea bermatzen dugu. Argindar mailan gauza bera egiten dugu!"

AML Digital
Profesional"ENARGIAren hautua egin dugu gure baloreekin bat egiteko. Hain zuzen ere, ingurumena eta tokiko zirkuitu laburrak sustengatu nahi ditugulako. Harpidetzaren hartzea biziki erraza izan da eta oso erreaktiboak izan dira."

Noémie & Léo
Partikular"Trabenia ostatu jatetxea hartu dugunetik segidan erangikorrak izaten ahal diren aldaketa erreza batzu egitea erabaki dugu.
Adibidez tokiko produktuak lehenesten ditugun bezala, argindar hornitzailez aldatu dugu ENARGIAra pasatuz...ezagunak diren arrazoin on guzientzat."
Gregory Silva

Trabenia
Profesional"ENARGIA hautatu dut tokiko enpresa batekin lan egiteko. Taldea eraginkorra eta erantzunkorra da. Den denaz arduratu dira nere eginbeharrak erraztuz!"
Bruno Salemi

Accees Technologies
Profesional