6. ASPETa aplikazioan sartzen da agorrilaren 1etik goiti

2021 abuztua 01

ASPETa igotzen da, baina ez emendaketarik Enargiaren zatiarentzat (abonamendua eta kWh).

Argindar sare publikoaren erabileraren tarifa (TURPE frantsesez), Energiaren erregulazioa komizioak (EEK, CRE frantsesez) erabakitzen duen tarifa da eta argindar sarearen kudeaketa ordaintzeko egina da. Sare publikoari lotuak diren erabiltzaile guzieri aplikatzen da argindar hornitzailea izan ENARGIA edo beste bat.

Enargiak, zure argindar fakturaren bidez, ENEDIS argindar sare kudeatzailearen kondu ASPET-a biltzeko beharra du.

 

2021eko urtarrilaren 21eko EEK-ren erabakiaren ondorioz, egunkari ofizialan apirilaren 23an argitaratua izan dena, 6.ASPET tarifa aplikazioan sartzen da agorrilaren 1etik goiti.

 

6.ASPET-ak 4 denboraldien eskaintzen orokortzea 2024eko. Oinarrizko eta ordu oso eta hutsen eskaintzak ordezkatuko dituzte.

"Epe luze batean EEK-ek sasoin ezberdinetan prezioak ez desberditzea ez dela egokia pentsatzen du horrek ez baititu harpideak puntako ordueetan haien kontsumitzeko manera aldatzen bultzatzen. Eta ondorioz, sarearen kostua ez dute apaltzen."

 

GTZ zerga ere aldatzen da

GTZ-a (Garaioaren tarifaren zerga) kalkulatzen da ASPET-aren partearen gain. ASPET-aren parte finkoa emendatzean GTZa ere emendatzen da.

Emendaketa hori konpentsatzeko, eta CTAren diru biltzea ber mailakoa izateko, 2021eko agorrilaren 1etik goiti GTZ tasa apalduko da.

> Gehiago jakin GTZ-ri buruz

 

Honela, 2021eko agorrilaren 1etik goiti TURPE 6aren emendaketa %0.91ekoa izanen da.

Orroitarazten dizuegu, Enargiaren partea (abonamendua eta kWo) ez dela emendatzen eta tarifent taula aldatzen soilik sarearen prezioa eta zerga aldaketak kondutan hartzeko.

 

> TURPE 5a urkezten zuen ENEDISen bideoa

Zure faktura nola osatua den jakin nahi duzu zehazki ?
Irakurtzeko hemendik da

 

____

[ASPETaren tarifen aldaketa legez egiten da urtero agorrilaren 1an. EEK-ak du prezio aldaketa proposatzen ENEDISen kargak eta inflazioa kondutan hartuz]

Enargia
zuentzat

Image Description