EHLG-k ENARGIA hautatzen du argindar hornitzaile bezala !

2019 abendua 19

Lekukotasun guzia irakurgai hemen >

« Zergaitik ENARGIAren hautua egin duzue zuen argindar hornidurarentzat?

ENARGIA-ko kide bilakatzea oinarrizkoa zela iduritu zauku, ebidentea, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak berak laborantza herrikoia sostengatzen baitu egunero. Gure kostu ekologikoaz axolatzen gira eta gure lurraldearen bizi ekonomikoari atxikiak gira. Defenditzen ditugun baloreekin ados izaiteko nahiago dugu nuklearra ez den indarra erosi, berriztagarria bai aldiz. Gainera, prezioak interesgarriak dira eta geroan gure fakturen parte bat euskoz ordaintzen ahalko dugu!

Nola pasa da zuen harpidetza?

Biziki sinpleki abonatu gira! Telefono dei bat aski izan da behar genituen argitasun guzien ukaiteko eta aukera egokiena hautatzeko! ENARGIAren web gunean sartu gira abonamendua hartzeko. Gunea biziki untsa antolatua da : argia da, errexa. Guhaurek hartzen dugu kontagailuan agertzen den kontsumoa. ENARGIA beste urrats guzietaz arduratzen da, aintzineko hornitzailearekin adibidez. »

Enargia
zuentzat

Image Description