ENARGIAk Bai Euskarari ziurtagiria lortu du!

2020 apirila 02

Bai Euskarari elkarteak bere ziurtagiria eman berri digu!

Ezagutzen ez dutenentzat, horren bidez euskararen erabileraren garapena sustengatu nahi duten elkarte, lantegi edo organismo ezkerdinak indetifikatzen eta laguntzen ditu.

Gure kooperatiba sortu denetik, euskarak leku zentral bat du eta horretarako komunikatu behar dugularik azker hori erabiltzen dugu. Horrezgain, Enargiarekin Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera bultzatu nahi dugu gaur egun erabilia ez den aktibitate batean. Hain zuzen ere, orain Iparraldean ere, argindar kontratu bat euskaraz eskatzen ahal da eta bere argindar hornitzailearekin euskaraz hitz egiten ahal da.

Hala ere, badakigu gauza batzu hobetzekoak direla gure zerbitzua elebitasun osoan izateko. Hauek argiki identifikatuak izan dira eta Bai Euskarari elkarteak lagunduko gaitu helburu hauek gainditzen.

Horietan, bi proiektu garrantzitsu bidean dira baina gure hornitzaileen esku dira garapen espezifikoak egin behar direlako:

  • Bezero gunearen euskaratzea
  • Argindar faktura euskaraz izatea ere

Garapen horiek itxoiten dituztenentzat, jakin ezazue behar den guzia egiten dugula hobekuntza horiek egiteko. Eskertzen zaituztegu zuen pazientziarentzat eta jakin ezazue urratsez urrats lortuko dugula.

 

Gure elkarrizketa irakurgai hemen: "Euskararen erabilera bultzatu nahi dugu energiaren arloan"

Ikusi bideoa: https://youtu.be/Bj_-EOBs9_k

Enargia
zuentzat

Image Description