ENARGIAk Lurrama eta EHLG sustengatzen ditu

2020 azaroa 12

2020ko Lurramaren edizioa 15. izan behar zen baina osasun larrialdia dela eta maluruski antolatzaileek ezeztatu behar izan dute.

Aurtengo Lurramak "Biharko mundua gaurko hautua" tematikaren inguruan izanen zen eta usaian bezala laborantza herrikoia eta iraunkorra diruztatzeko manera apropoxa izan behar zen.
 

Hortarako, dohaintza kanpaina bat abiatua izan da EHLG eta Lurramaren jarduerak sustengatzeko.

ENARGIAk sustengu kanpainan parte hartuko du!

Azaroaren 13tik abenduaren 13 arte, ENARGIAan hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen du eta 50€ harpidetza laborantzari lotua den kontratu profezional bat baldin bada.

____
ENARGIAren hautua eginez, %100ean berriztagarria den energia baten hautua egiten duzu, hori EDFen ber prezioan eta kasu gehienetan merkeago izanki.

Argindar hornitzailez aldatzea biziki erreza eta zalua da. Horrezgain fresik, argindar mozketarik eta interbentzio teknikorik gabe egiten da.

Ez ahantz zure ingurukoei aipatzea gero eta gehiago izan gaitezen ENARGIAn!


____
Zuk ere pertsonalki lagundu nahi dituzu? Dohaintza bat egin zuk ere!

15 urte geroztik, Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteak lurraldeko laborariekin lan egiten du laborantza herrikoi bat garatzeko.
Laborantza eta elikadura eredu dibertsifikatua defenditzen du elkarteak, kalitatezko janari sanoa ekoizten duena, laborantza autonomoa, tokikoa, balio-erantsia sortzen duena etxaldeetan, laborariak, kontsumitzaileak, lurra eta baliabide naturalak errespetatzen dituenak.

> Emaitza egin

 

__
*Kondizioak: orroitazten dizugu kontratua engaiamendurik gabeko dela, aldiz ikastolak 30€ edo 50€ ukateko kontratua urte batez atxiki behar dela.

Enargia
zuentzat

Image Description