Tokiko kooperatibek Enargia sustengatzen dute!

2019 urtarrila 04

Haien lekukotasunak deskubritu itzazue:

ALKAR : "Enargia proiektuak gustatu gaitu azken 35 urteetan defendatu ditugun kooperatiba printzipioekin bat egiten eta lurraldearen eraldaketa energetikoan parte hartzen baitu. Proiektu bikain horri gure laguntza ekartzeak pozten gaitu."
Philippe Ascone Lehendakari eta zuzendari nagusia & Stéphane Bousquet Idazkari nagusia

ALKI : "Kooperatiba moduan sortua 1982an, Alkik bere garaian lurraldearen elkartasunaz baliatu ahal izan du Herrikoaren laguntzaren bitartez. Logikoa iduritu zaigu, orain berak bere laguntza ekartzea bere baloreetan diren lantegi berrieri. Enargia lagunduz, energia berriztagarriak eta tokiko ekonomia solidarioa sustatzea da helburu."
Peio Uhalde, Lehendakari eta Zuzendari nagusia

SUGARAI : "Kooperatiba moduan sortua, Sugaraik egur energiaren inguruko zirkuitu laburreko sare bat gauzatu nahi du. Energia kontsumo zirkuitu hornidurak laburtu behar direla konziente izanki, Enargiaren gana hurbildu gira gu bezala tokiko energia garbi baten alde ari baitira. Enargia sustengatzen dugu bazkide bilakatuz eta bezero izanen girela aldarrikatuz."
Peio Harlouchet, Ko-kudeatzailea

Enargia
zuentzat

Image Description