Tarifen aldaketa 2021ko Otsailaren 1ean

2021 urtarrila 15

Osasun larrialdiaren ondorioz, kapazitate agerien prezioak igo egin dira. Beste argindar hornitzaile guziak bezala kostu berri horiek estaltzeko prezioak emendatu behar ditugu.

Zer da kapazitate ageria?

Kapaziatearen mekanismoaren helburua argindar hornidura segurtatzea da, batez ere neguko puntako orduetan den kontsumoa segurtatzeko. Hortarako behartuak diren aktoreak (hala nola hornitzaileak eta beraz Enargia) mekanizmo hori diruztatzen dute.

Laburbiltzeko, hornitzaile bakoitza bere harpideen kontsumoaren arduraduna da eta ondorioz puntako orduetan argindarra hornitzeko gaitasuna duela justifikatu behar du.

> Informazio +
 

Osasun larrialdia dela eta, ekoizpen unitateen mantenamenduak beranta hartu du eta tartekako argindar mozteen beldurra sortu du. Horrek, kapazitate agerien pezioen gorakada izan du ondoriotzat.

Adibidez, joan den urtean ageri horien prezioa 20k€koa zen eta azken enkantean 2021eko prezio 40k€tan atera da.
 

Beste emendaketarik ez

Emendaketa hori soilik kontsumoarengain izanen da (kWh), abonamenduaren prezio ez da aldatzen.

> Tarifen taula

 

Orroitu: Noiznahi, Enargiaren kontratua ezeztatzen ahal duzu eta hori gasturik gabe.

Enargia
zuentzat

Image Description