MEG
Enargiaren eskaintza
Enargiari esker, %100ean berriztagarri den eta ahal bezain tokikoa den argindar bat erosi ezazu. Geroan dugun helburuan: tokiko ezkoipena garatzea tokiko argindar beharra estaltzeko gisan.
Enargiaren bezero izatea oso erraza da!
Gure eskainztari lotzeko formularioa bete behar duzu eta zure opzioa hautatu: hau da oinarrizkoa edo ordu oso eta hutsena. Ondotik, beharrezkoak diren desmartxa administratibo guziak Enargiak ditu eginen.
Zure izen ematea erraztuko egiteko, hartu :
- zure oraingo elektrizitate faktura bat, zure PDL (Point De Livraison) zenbakia, kontagailuaren potentzia (kVA) eta zure eskaintza (Oinarrizko edo Ordu osoak / Ordu apalak) ukaiteko
- zure banku datuak (RIB)
- eguneko kontagailuaren erreleboa
Ez. Gure harpidetzari lotzeko inprimakia bete behar duzu bakarrik eta jaso eta Enargiak du orain arte duzun kontratua deuseztatuko.
Ez da argindar mozturarik, ezta interbentzio teknikorik izanen zure kontagailuan Enedisek, garraio sarearen arduradunak, kudeatzen segituko baitu.
Bai. Noiznahi, Enargiaren kontratua deuseztatzen ahal duzu eta hori fresurik gabe.
Argindarraren trazabilitatea finantzarioa da ez fisikoa. Enargiak segurtatzen dizu bere bezeroek kontsumitzen duten energia kopurua energia berriztagarri gisan injektatzen duela garraio sarean.
Hola, zuen fakturan idatzia den bezala, segur zarete zuen dirua erabilia dela energia berriztagarrietan, kooperatibaren ekoizleak ordaintzeko.
Ez. Ez da argindar mozketarik, ezta interbentzio teknikorik izanen zure kontagailuan.
Horrezgain, jakin ezazu, Enedis garraio sarearen arduradunak, bere eskaintza herritar eta argindar hornitzaile guzieri ber maneran proposatu behar duela. Ondorioz, izan Enargiaren bezero edo beste hornitzaile batena (hala nola hornitzaile historikoa) ber maneran tratatua izanen zira.
Enargiaren eskaintzari suskribatzeko, zure banatze pundua (PDL point de livraison) eman behar diguzu. Zure egoitza manera berdingabean identifikatzen duen 14 zenbakiz osaturiko erreferentzia da.
Nun atseman dezakezu? Direktuki zure azken argindar fakturan, usaian zure kontratuaren ezagugarriak biltzen dituen laukian.
Ez duzu aurkitzen? Atseman dezakezu:
- zure egoitzaren jabeak, lehengo erabiltzaileak edo agentziak emanik
- edo lehengo erabiltzailearen izena guri emanez
- edo zure kontagailuaren erenferentziak guri emanez
"PRM" izendatua Linky kontagailuetan eta "RAE" aktibitate profezional bati lotua den kontagailu batean.
Bai, Enargiak proposatzen duen eskaintzaren bidez ordu oso et hutsen opzioa atxikitzeko eta hautatzeko eskubidea eskaintzen dizu. Ordu oso eta hutsen ordutegiak Enedis, sarearen kudeatzaileak ditu finkatzen.
1 Opzioa: baduzu jadanik ordu oso eta hutsen opzioa
Enargiaren eskaitzari suskribatzen baduzu opzio horrekin, dituzun ordutegiak mantenduak dira.
2 Opzioa: ez duzu ordu oso eta hutsen opzioa
Enargiaren ordu oso eta hutsen eskaintza ukatea erabakitzen baduzu ENARGIAk ordutegiak zehaztuko dizkizu ENEDISek definitu eta.
Etxe berri eraikitzerakoak edo obrak egiterakoan, kontagailu berezi bat ezartzen da obra-kontagailua (compteur de chantier). Horren beharra baldin baduzu ENARGIA hor da urratsez urrats zure proiektuaren argindar beharra gauzatzeko. Gurekin harremanetan sar zaitez telefonoz edo e-mailez eta urrats guziak azalduko dizkizugu.
Ez dakizu kontagailuaren auto erreleboa egiten? Dena azaltzen dizugu hemen.
Kooperatibaren bazkide izatea ez da beharrezkoa Enargiaren eskaintzaz baliatzeko eta bezero izateko. Baina, sortzen ari giren herritar desmartxan, lurraldearen eraldaketa energetikoan eta kooperatibaren garapenan parte hartze handiago bat emateko aurkera da.
Kooperatibaren bazkide bihurtzeak inbertitutako zamaren %18ko zerga murrizketaz baliatzeko aurkera ematen du ere.
>> 2020/08/10etik 2020/12/31 arte inbertitutako zamarengain den zerga murrizketa %18tik %25etara pasatzen da!
Enargiaren bezero
Zure faktura eta datu pertsonala guziak zure bezero gunean atseman ditzakezu noiznahi.
Fakturak hilero izanen dira. Zure kontsumoa deklaratzen baduzu, faktura egiazko kontsumoarengain egina izanen da. Ez bada egina, estimazio baten gainean egina izanen da, jakinez Enedisek zure kontsumoaren estimazio bat transmititzen digula.
Horrezgain hilero ber zama ordaintzeko aukera baduzu ere. Zama hori zure urteko kuntsumoaren arabera kalkulatua da. Praktikan, 10 hilabetez ber zamako diru hartzea eginen dugu. Epe hori pasa eta, erregularizazio faktura bat igorriko dizugu helduden urteko ordainketa egutegi berriarekin batera.
Hilabete bukaeraro, zure kontsumoa deklaratzen ahal duzu zure bezero gunean. Horren bidez, egiazko kontsumoa fakturaraziko dizugu.
Linky kontagailu bat baldin baduzu, Enedisek kontsumo datuak automatikoki emanen dizkigute.
Ez dakizu kontagailuaren auto erreleboa egiten? Hemen klik egin.
Zure bezero gune segurtatua linean da orain. Gune horretan lehen konekzioa egiteko, zure PDL (Point De Livraison) zenbakia beharko duzu. Ondoren :
- konektatu hemen : https://client.enargia.eus
- « Activer mon compte client » laukian klik egin
- Idatziak diren argibideak segitu Enargiaren eskaintzari lotzeko erabili duzun ber helbide elektronikoa erabiliz
Ordainketa modu guzien bitartez, jakinez Enargiak diru hartzeak lehenesten dituela.
Zati bat eusko numerikoz ordaintzen ahalko da zerbitzua aktiboa izanen delarik (Euskal Monetarekin garapen teknikoak egiten ditugu zerbitzu hau propsatzeko gisan).
Bai, hortarako zure energia txekea igorri behar diguzu helbide horretara:
ENARGIA - 314 Larre Lore karrika, 64310 Azkaine
Mementuko ezin dituzue desmartxa horiek linean egin (https://chequeenergie.gouv.fr/)
Nork erabilitzen ahal ditu energia txekeak?
Energia txekeak urtero Agence de services et de paiement (ASP)-ek zabaltzen ditu famili ezberdinei haien mozkinen arabera.
> Jakin nahi duzu txeke bat lortzen ahal duzun edo ez. Hemen klik egin.
Zure faktura hiru zatiz osatua da:
- hornitzaile zatia, Enargiaren jarduera ordaintzen duen zati bakarra
- garraioaren/banatzearen zatia, Enargiak biltzen duen zama Enedisentzat
- zergen zatia, Enargiak biltzen duen zama administrazio ezberdinentzat
Faktura baten ezaugarri guziak zer diren jakin nahi duzu? Enargiak faktura azaltzen duen dokumentu bat linean ematen du. Irakurtzeko hemendik da.
Etxe aldaketa baten kasuan, duzun kontratua deuseztatu behar duzu eta kontratu berri bati harpidetu etxe berriarentzat. Ipar Euskal Herrian bizitzen segitzen baduzu Enargiak plazer handi batekin hornitzen segituko zaitu.
Zure ezeztatze eskaera egin dezakezu bezero gunearen bitartez edo gurekin harremanetan sartuz telefonoz 05.54.81.00.82ra deituz edo mezu elektroniko bat igorriz bezeroak@enargia.eus helbidera datu hauek emanez:
- kontratuan agertzen den izen eta abizena
- kontratuan den helbide zehatza
- zuen kontratua deuseztatzeko data
- kontagailuaren datuak deuseztatzeko datan
- zure helbide berria
Bai, hortarako kontratu berri bati suskribatu beharko du, banatze zenbaki (PDL point de livraison) berdinarekin.
Larrialdi kasu batean, Enedis, sarearen arduradunarekin harremanetan sartu behar zira. Deitu 09 72 67 50 64 (urririk den zerbitzua + dei baten prezioa).
Enedisek ditu operazio hauek kudeatzen:
- tentsio apal eta ertaineko argindar lineak instalatzen eta haien mantenamendua egiten
- argindar sarearen eguneratzea eta modernizazio egiten
- sarearen matenamendua eta konponketa egiten 24o/24 hondamendi natural baten kasuan
- sarearen harremena da argindar hornitzale guzientzat, banatze punduen kontagailuen sarbidea emanez
- argindar hornitzaileek diote mandatua ematen kontagailuen gainean edozein interbentzio egiteko: idekitzea, hestea, indarraren aldaketa.
Soilik Enedisen langileak eta Enedisek baimentzen dituen kolaboratzaileak onartuak dira zure kontagailua manipulatzeko eta sarea ukitzeko.
ENARGIAren bazkideak
Interes kolektiboko kooperatiba estatuaren bitartez, bezeroak, izan partikular edo profezionalak, kooperatibaren bazkide bihurtzeko baimena dute parte bat hartuz guttienez (=100€).
Bazkide izateak segurtatzen du:
- tokiko herritar proiektu batean inplikatzea
- lurraldearen eraldaketa energetikoaren aktore bihurtzea
- kooperatibaren erababakietan demokratikoki parte hartzea eta administrazio kontseilua izendatzea
- zure burua aurkezten ahal duzula administratzaile postu batentzat
- ariketa batek benefizio bat agertarazten badu, ordainketa bat emana izaten ahal da kapital parteen jabeeri.
Bai, zure zergak Frantzian ordaintzen badituzu. Enargiari bazkidetzeak, inbertitutako zamaren %18ko zerga erreduzioaz baliatzeko eskubidea ematen dizu (muga 9000€koa da ezkongabe batentzat eta 18 000€koa bikote batentzat).
Garrantzitsua: Abantaila hortaz aprobetxatzeko, kapital zati horiek zazpi urtez atxiki behar dituzu suspripzioaren ondotik (abenduaren 31 arte). Epe hori bost urtetara murriztua da kapital zati horiek beste norbeti salduak badira.
>> 2020/08/10etik 2020/12/31 arte inbertitutako zamarengain den zerga murrizketa %18tik %25etara pasatzen da!
> Mozkin aitorpena
Zure bazkidetza egiteko garaian zerga apaltzeaz aprobetxatzeko eskaera egin baldin baduzu orduan apirilan zerga ageri bat igorriko dizugu zerga aitorpena egiteko.
Zuen bazkidetza lortu eta ordainketa ukan eta, zuen suskripzioa baieztatzen duen ageri bat igorriko dizugu. Hortan zenbat parte dituzun idatzia izanen da.
Zure bazkide datu guziak zure bazkide gunean dira.
Biltzar nagusi garaian, zure konbokazioari erantzuteko eta bozkatzeko aukera ukanen duzu.
Ohizko biltzar nagusiak ekainan izanen dira: lehena 2020ko ekainen izanen da.
Enargiaren egungo gertakariek inposatzen badute, beste biltzar nagusi batzu antolatuak izanen dira urtean zehar.
Beste galderarik?
Harreman inprimakia bete ezazu.
Enargia
zuentzat
"Tokiko kontsumoa energiatik pasten da ere. Enargiak erronka horri erantzuten du, kontsumazioa arduraduntsu baten aldeko pauso berri bat da."

Sébastien Paulini
Bazkide"Kooperatiba moduan sortua 1982an, Alkik bere garaian lurraldearen elkartasunaz baliatu ahal izan du Herrikoaren laguntzaren bitartez. Logikoa iduritu zaigu, orain berak bere laguntza ekartzea bere baloreetan diren lantegi berrieri. Enargia lagunduz, energia berriztagarriak eta tokiko ekonomia solidarioa sustatzea da helburu."
Peio Uhalde, Lehendakari eta Zuzendari nagusia

ALKI
Profesional"Gure energia ez dezagun xahutu, sustenga dezagun! Energia gure geroa da, lurraldean koka dezagun!"

Xabi Camino
Bazkide"Enargia proiektua gustatu zitzaigun azken 35 urteetan defendatu ditugun kooperatiba printzipioekin bat egiten baitu eta lurraldearen eraldaketa energetikoan parte hartzen baitu. Proiektu bikain horri gure laguntza ekartzeak pozten gaitu."
Philippe Ascone Lehendakari eta zuzendari nagusia & Stéphane Bousquet Idazkari nagusia

ALKAR
Profesional"Energia burujabetza lurralde bakoitzarentzat beharrezkoa da; eta lurralde bakoitzak demokratikoki energiaren ekoizpena, hornidura eta garraioa kudeatzeko aukera ukan behar du. Hori, tokiko interes kolektiboko kooperatiba batek soilik egiten ahal du."

Marie-Christine Aragon
Bazkide"Energia burujabetza lurralde bakoitzarentzat beharrezkoa da; eta lurralde bakoitzak demokratikoki energiaren ekoizpena, hornidura eta garraioa kudeatzeko aukera ukan behar du. Hori, tokiko interes kolektiboko kooperatiba batek soilik egiten ahal du."
Peio Harlouchet, Ko-kudeatzailea

SUGARAI
Profesional"Enargiari ekarritako laguntzak gure baloreekin bat egiten du. Hain zuzen ere, herritar desmartxa horrek lurraldearekiko lotura, lanpostu sorrera eta garapen iraunkorra batzen baititu. Ondorioz, naturala iduritu zaigu Enargia sustengatzea."
Timothée Achéritogaray, Zuzendari Nagusia

SOKOA
Profesional"Bi aterabide ditugu: edo gaur bezala segitzen dugu mundializazioan eta horren kalteak jasaten ditugu edo lokalki jardun egiten dugu. Ni bigarren opzioaren alde naiz. Enargiaren bidez, %100ean berriztagarri den argindar hornitzaile bat ukateko aukera dugu. Bikain da! Enargiarekin ekonomia, ekologia eta ezin delokalizatuak diren lanpostuak sustatzen ditugu. Euskal Herriak bere burujabetza segurtatu behar du herritarren interesak segurtatuz. Ni bezala egin ezazue, Enargiaren bazkide bihurtu zaitezte. Milesker."

Antton Seychal
Bazkide"Naturala iduritu zaigu lurraldearen garapen ekonomikoa azkartzen duen eta energia burujabetza segurtatzen duen ekimen hau laguntzea. Horrez gain, Herrikoak aldarrikatzen duen burujabetza filosofian oinarritzen da."
Marie-Claire Sallaberry, Kudeatzailea

HERRIKOA
Profesional"ENARGIAren bazkide bihurtu naiz bereziki bi arrazoinengatik: energia berriztagarriak lehenesteko eta honelako proiektuen bitartez iparraldearen burujabetza energetikoa azkartzeko."

Eki Solorzano
Bazkide"Gure lurra eta lurraldearen aldeko eguneroko urrats guziak, ttipi ala handi, garrantzitsuak dira. Horregatik Enargia sustengatzen dut. Zuek ere ez dezazuela duda!"

Marie Euba
Bazkide"ENARGIA-ko kide bilakatzea oinarrizkoa zela iduritu zauku, ebidentea, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak berak laborantza herrikoia sostengatzen baitu egunero. Gure kostu ekologikoaz axolatzen gira eta gure lurraldearen bizi ekonomikoari atxikiak gira. Defenditzen ditugun baloreekin ados izaiteko nahiago dugu nuklearra ez den indarra erosi, berriztagarria bai aldiz. Gainera, prezioak interesgarriak dira eta geroan gure fakturen parte bat euskoz ordaintzen ahalko dugu!"

EHLG
Profesional"Euskal Herriko garapen iraunkorraz gero eta gehiago kezkaturik, nere konbikzioak eguneroko bizian aplikatzen saiatzen naiz : tokiko produktuak merkatuan erostea, euskoa erabiltzea… Energiaren kasuarekin ber izpiritua ukaitea naturala iduritzen zait. Beraz, tokiko energia berriztagarriaren alde jardutzen duen ENARGIA kooperatibaren sustengatzea erabaki nuen, ingurumenaren errespetuan lurraldearen autonomia energetikoa bultzatzen duelako."

Antton Pery
Bazkide"Energia trantsizioan arrakasta izateko, lurralde bakoitzari dagokio Euskal Herrian Enargia bezalako egiturak sortzeko anbizioa eta erantzukizuna izatea. Gutako bakoitzari berdin dagokio trantsizio honetan parte hartzea, eta Enargiara izena ematea, aldaketaren dinamikan aktiboki, konkretuki eta iraunkorrean parte hartzea da."

Claire Lacave
Bazkide"Gutxienez, jaso duguna itzuli behar dugu, eta elkarrekin bizitzeko modua hobetu ahal badugu are hobea da. Eman dezagun urrats txiki bat planetarako Enargiarekin eta urrats polit bat Euskal Herriak kargua beregain hartzeko duen gaitasunaz jabetzeko."

Jean Louis Iratzoki
Bazkide"Nire testigantza zurekin partekatu nahi nuen ENARGIA kooperatiba laguntzeko. Dagoeneko lankidetza hitz horrek gizaki indibidualista dugun mundu batean poztu ninduen ... Ekintza honekin bat egin nahi nuen, noski, energia berriztagarriei dagokionez ekologikoengatik, baina baita gazte batekiko konpromisoagatik ere, ingurumenaren alde egiten dituen ekintzetan, ez bait dago ekintza txikirik arlo honetan ... Gainera, balio horiek gure Ama-Lurrean atxikitzen jarraitzen duen kultura baten parte direla iruditzen zait eta bertan inplikatuta sentitzen naizena. Eskerrik asko zuen hurbilpenagatik. Ongi izan."

Régis Pochelu
Profesional"Nahiz eta zaila zaugun ohartzea egin aintzin, zinez 5 minutaz egina den ekintza bat da hornitzailez aldatzea Enargiara pasatzeko, hurbileko energia eta 100%-koan berriztagarrira denera pasatzeko. Bost minuta hartzeko prest lurraldea eta guzientzat hainbeste pizu duen ekintza bat eramaiteko?"

Mikel Sainte-Marie
Bazkide"Les Bohémiennes denden bitartez kontsumitzeko beste modu bat proposatzen dugu. Gure dendak Azkainen eta Garazin emanez lekuko bezero lehialen hautua egin dugu, haiek gu bezala hurbileko komertzioen alde direlako. Ondorioz, filosofia hori hautatuz eta Enargiak gure ber baloreak izanki, logikoa iduritu zaigu tokiko argindar hornitzaile horrekin bat egitea."
Anne-Laure Arruabarrena, Sortzailea

Les Bohémiennes
Profesional"Nere haurrei bidea erakusteko nahiarekin, Enargiara pasatu naiz tokiko eta garbi kontsumitzearekin bat egiten baitu. Horrezgain, lurraldeko ekonomia eta lan sorrera laguntzeko manera bat da. Izen ematea biziki errexki egiten da, aski da argindar faktura zahar bat hartzea eta idatziak diren urratsak segitzea. Damutzen naiz..ez goizago eginagatik!"

Ramuntxo Dulong
Partikular"Enargiarekin bat egitea erabaki dut tokiko ekimen bat lagundu nahi dutalako eta ingurumenaren babesari sensiblea bainaiz. Hain zuzen ere, nere aktibitatean landare margotze sistemak erabiltzen ditut eta nere denda apaintzeko bigarren eskuko egurra erabili dut tokiko artisau bat lan eginez."
Elodie Barilleau

Castan M Coiffure
Profesional"Tokikoa den Enargia argindar hornitzaile gisa hautatzea ebidentea izan da. Denek nahiago dugu tokiko aktore batekin lan egitea harremenak hurbilagoak direlako kalitate berdina atxikiz. Enargiara pasatuz, tokiko lantegi bat laguntzen ahal duzue hurbileko harremen bat ukanez. Zuen esku dago. Eta gainera Enargiak laguntzen zaitu behar diren urrats guziak errezki emateko."
Jessica Poirier

Originalis Crédit
Profesional"Oso pozik gira Enargia famili handiarekin bat egitea! %100ean berriztagarria den eskaintza horrekin gure baloreekin bat egiten du eta gure RSE desmartxan parte hartzen du. Belharra engaiatzen duen desmartxa erreza eta zalua da!"
Patrick Bourg, Operazioen zuzendaria

Belharra
Profesional"Betitik Regaliz izozkiak Euskal Herriari lotuak dira, bere lurraldeari, hizkuntzari. Horregatik hasieratik EUSKOaren sarean sartu da. Eboluzio klimatikoari sentsibilizatua, gure impaktua ttipitu nahi izan dugu berinezko poteak, kartoiezko lastoak, espatula biodegradagarriak hartuz. Naturalki gure argindarrarentzat ENARGIAren %100ean berriztgarria den eskaintzaren hautua egin dugu."
Eric Execolatz

Regaliz Glacier
Profesional"Gure iduriko ingurumarekiko dugun inpaktua ttipitzeko hurbileko tokiko ekonomiaren hautua egin behar da. Horregatik, guk, COCORECOko taldekideok ENARGIA eta I-ENERren hautua egin dugu."

COCORECO
Bazkide