Agintaritza

Zergaitik Interes kolektiboko kooperatiba bat?

Enargiak interes kolektiboko estatutua hartzea erabaki du herritarren inplikazioa azkarra izan dadin faboratzen baitu. Horrezgain, proiektuaren aktore guziak batzen ditu: kontsumitzaileak, ekoizleak, kooperatibaren langileak, kolektibitateak eta beste partaide batzu interes kolektiboa segurtatuz zuzendaritza kontseiluaren konposizioaren bidez. Finantza modelo iraunkorra ere bermatzen du, jarduera lukratibo mugatua eta ez espekulatibo ukanez.

Estatutu horrek, balore kolaboratzaile eta solidarioengain oinarritzen den, gestio garden eta demokratibo bat ukateko nahiari ere erantzuten du. Enargiak 6 bozka kolegio ezberdin ditu biltzar nagusietan:

  • A Kolegioa - Proiektu eramaileak - bozka deretxoa %30
  • B Kolegioa - Langileak - bozka deretxoa %10
  • C Kolegioa - Kontsumitzaileak eta partikularrak diren diru laguntzaileak - bozka deretxoa %20
  • D Kolegioa - Ekoizleak, zerbitzu emaileak eta hornitzaileak - bozka deretxoa %20
  • E Kolegioa - Pertsona moralak diren diru laguntzaileak - bozka deretxoa %10
  • F Kolegioa - Kolektibitateak eta haien batasunak - bozka deretxoa %10


Interes kolektiboko estatutuak helburu hauek lortzea erresten ditu:

  • herritarren inplikazioa; gain balio sozial, ingurumen eta ekonomiko bat sortuz,
  • idei eta kontseilu batzu proposatzea lurraldearentzat.


Administrazio kontseiluaren osaketa

Gaur egun, Enargia kooperatiba 9 pertsonek osatzen duten administrazio kontseilu baten bidez kudeatua da. 4 urterentzat izendatuak dira.

Image Description
Image Description
Image Description

Enargia
zuentzat

Image Description