Bazkideak


Enargia, lurraldearen eraldaketa energetikoaren aldeko herritar proiektua da.
Kontsumitzaile guziak, izan partikular edo lantegi, kooperatibaren bazkide bihurtzen ahal dira kapitalaren bi parte hartuz gutienez (=50€/partea).

ENARGIAren 965 bazkideekin bat egin!

 

 

Image Description

Enargia kooperatibaren bazkide izanez:

  • lurraldeko herritar dinamika batean inplikatzeko aukera duzu
  • kooperatibaren biltzar nagusietan hartzen diren erabakietan demokratikoki parte hartzeko eskubidea duzu > bazkide 1 = bozka 1
  • lurraldearen eraldaketa energetikoaren aktore izateko aurkera duzu

Nahiago duzu paperez bazkide bihurtu?

Gure bazkide inprimakia jautsi ezazu, bete eta izenpetu eta, ordainketarekin batera gure egoitzara igor ezazu.

Ordainketa lortu eta, zuen bazkidetza baieztatzen duen ageria igorriko dizugu.

 

Zure zergak Frantzian ordaintzen badituzu. ENARGIAri bazkidetzeak, inbertitutako zamaren %18ko zerga erreduzioaz baliatzeko eskubidea ematen dizu (muga 9 000€koa da ezkongabe batentzat eta 18 000€koa bikote batentzat).

Garrantzitsua: Abantaila hortaz aprobetxatzeko, kapital zati horiek zazpi urtez atxiki behar dituzu suskripzioaren ondotik (abenduaren 31 arte). Epe hori bost urtetara murriztua da kapital zati horiek beste norbeti salduak badira.

>>2023.03.12etik 2023.12.31 arte inbertitutako zamarengain den zerga murrizketa %18tik %25etara pasatzen da!

Zure bazkidetza egiteko garaian zerga apaltzeaz aprobetxatzeko eskaera egin baldin baduzu orduan apirilan zerga ageri bat igorriko dizugu zerga aitorpena egiteko.
Zure bazkide gunean atsematen ahal duzuna ere bai.

Orroitu > 2022/03/18etik 2022/12/31 arte inbertitutako zamarengain den zerga murrizketa %18tik %25etara pasatzen da.

Enargia
zuentzat

Image Description