ASPET-aren emendaketa

2020 abuztua 03

ASPETa igotzen da, baina ez emendaketarik Enargiaren zatiarentzat (abonamendua eta kWh).

Argindar sare publikoaren erabileraren tarifa (TURPE frantsesez), Energiaren erregulazioa komizioak (CRE) erabakitzen duen tarifa da eta argindar sarearen kudeaketa ordaintzeko egina da. Sare publikoari lotuak diren erabiltzaile guzieri aplikatzen da argindar hornitzailea izan ENARGIA edo beste bat.
 

Enargiak, zure argindar fakturaren bidez, ENEDIS argindar sare kudeatzailearen kondu ASPET-a biltzeko beharra du. Ondoren, diru zama hori osoki ENEDISi emana da.

GTZ zerga ere aldatzen da

GTZ-a (Garaioaren tarifaren zerga) kalkulatzen da ASPET-aren parte finkoaren %27.04 hartuz. ASPET-a emendatzen denez, GTZa ere emendatzen da.

> Gehiago jakin ASPET-ari buruz
> Gehiago jakin GTZ-ri buruz


Agorrilaren 1ean ASPET-a %2,75-z igotzen da, hau da %1.54ko emendaketa faktura osoarengain zerga guziak barne.

 

> Ikus energia erregulazio komisioaren deliberoa

Orroitarazten dizuegu, 2019ko uztailaren 1etik goiti, Enargiaren partea (abonamendua eta kWo) ez dela emendatu Soilik, sarearen prezioa eta zerga aldaketek dutela tarifen taula aldaarazi.

 

Zure faktura nola osatua den jakin nahi duzu zehazki ? 
Irakurtzeko hemendik da

Enargia
zuentzat

Image Description