23 arrazoi gurekin bat egiteko!

2020 abendua 28

Gure egutegia aski duzue segitzea, hortan gurekin bat egiteko arrazoi ainitz eman ditugu!

Hor dituzue denak! Irakurri eta elkarbanatu:

 

  • Herritar proiektu bat, herritarrek pentsatua herritarrentzako!

ENARGIA, Euskal Herrian energiaren berreskuratze herritarra helburu duen proiektu kolektibo bat da.

2013 – Egiaztapen izugarria
Ipar Euskal Herrian kontsumitua den energiaren %99 inportatua da, kutsatzailea izan daiteke (petrolio eta gasa) eta arazo larri batzu sor ditzake (nuklearra). Horrezgain, energia kontsumoa biztanleka eramanez gero, biztanle bakoitzak urtero 3.000€ gastatzen ditu. Ondorioz, lurraldearen aberastasunaren %10a Euskal Herritik kanpora doa.
Enargia, hausnarketa koletibo baten fruitua da eta I-Ener herritar ekoizpen sozietatearen osagarria eta hasitako dinamikaren segida. Azken horren berri emanen dizuegu laster.

 

  • %100ean berriztagarria den argindarra!

ENARGIAren bitartez %100ean berriztagarria den argindar bat erosten duzue! Hori frogatzeko
Enargiak argindarrarekin batera energia berriztagarria dela ziurtatzen duen jatorri garantiak erosten ditu.
Enargiak bere jarduera hidroelektriko argindar hornidura baten saltzearekin hasiko du. Hain zuzen ere, bere energia ekoizle independenteak batzen dituen Union des Producteurs Locaux d’Electricité-ri hartuko baitu. Hauetan, Bearnioan kokatuak diren ekoizle batzu aurki daitezke.

➡️ Gure nahia: Euskal Herriko energia berriztagarri iturri ezberdinak garatzea da, geroan soilik horiek erabiltzeko asmoarekin eta lurraldean energia zirkuitu labur bat sortzeko helburuarekin.
I-ENERi buruzko pundu bat eginen dugu heldu diren egunetan.

 

  • ❌👨‍🔧 Aldaketa bat fresik, mozketarik eta interbentziorik gabe!

Ba ote dakizue ? Argindar hornitzaile aldaketa fresik gabe egiten da.
Horrezgain, ez da argindar mozketarik ez ta interbentzio teknikorik gabe
Aldaketa egiten ahal duzue lasaiki.

 

  • Aktore historikoari konparatuz ber prezioak ditugu eta kasu batzuetan merkeago gira!

Argindar hornitzailez aldatzea, bai, bain aze preziotan? Aurrekondu bat eskatu. Erreza eta zalua, gure eskaintza gaur egun duzun eskaintzari konparatzen dugu. Konparaketa hori urririk da eta engaiamendurik gabeko. Zuk duzu erabakitzen gurekin bat egin nahi duzun ala ez.
Informazio gehiago 👉 info@enargia.eus

 

  • Interes kolektiboko kooperatiba bat da!

Enargiak interes kolektiboko estatutua hartzea erabaki du herritarren implikazioa azkarra izan dadin faboratzen baitu. Horrezgain, proiektuaren aktore guziak batzen ditu: kontsumitzaileak, ekoizleak, kooperatibaren langileak, kolektibitateak eta beste partaide batzu interes koletiboa segurtatuz zuzendaritza kontseiluaren konposizioaren bidez. Finantza modelo iraunkorra ere bermatzen du, jarduera lukratibo mugatua eta ez espekulatibo ukanez.

Estatutu horrek, balore kolaboratzaile eta solidarioengain oinarritzen den, gestio garden eta demokratibo bat ukateko nahiari ere erantzuten du.
🗳 Gaur 681 bazkide gira kooperatiban eta bozkak pertsona bat bozka 1 printzipioan oinarrituz egiten dira.

Zuk ere gurekin bat egin dezazu!
Jakinez, aurten bazkidetzen bazira, hau da 2020-12-31a aitzin, inbertitutako zamaren %25eko zerga erredukzioaz aprobetxatzen ahal duzu.

 

  • Lurralde baten sustengua

Sortegunan, ENARGIAn 22 sortzaile ziren.
Haietan, Bizi !, Erne (Lurzaindiaren komanditatea), Euskal Moneta, Geroa dotazio fondoa, Herkide (Herrikoaren komanditatea), I-ENER eta Manu Robles-Arangiz fundazioa.
Ondoren, kide hauen laguntza lortu dugu ere bai: Herrikoa, Sokoa, Alkar, Colelctivité Service, Loreki, Sugarai, Zurlan…
Sustengu guzi gauek kriston indarra ematen digute. Milesker deneri!

 

  • ENARGIA, bere kideak sustengatzen ditu!

Elgarrekin, Enargia sortu dugu lurralde tresna gisa. Gure iduriko, laguntza errezebitu duzularik, besteak laguntza beharrean direlarik lagundu behar dira. Hortarako, erabaki dugu bi sustengu kanpaina antolatzea Ikastolak eta Lurrama & EHLG laguntzeko.

👉Orroitu: Azaroaren 13tik abenduaren 13 arte, ENARGIAan hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen du eta 50€ harpidetza laborantzari lotua den kontratu profezional bat baldin bada.

 

  • Argindar hornitzailez aldatzea biziki erreza da!

5 minutuz egina da, aldaketa egiteko zoaz gure www.enargia.eus webgunera eta formulario bete ezazu.
Egin aitzin, zure argindar faktura batean atsemanen dituzun elementu hauek beharko dituzu hornidura pundua (Point De Livraison) eta indarra (kVA-n emana).
Ez dituzu atsematen? Deitu Enargiara eta elgarrekin eginen dugu.

 

  • Desmartxa guzietaz arduratzen gira!

Badakigu desmartxa administratiboak luzeak izaten ahal direla. Baina ez kexa, argindar hornitzaile aldaketari dagokionez guk ditugu desmartxa guziak egiten 😉
Gure webgunean atsemanen duzun formularioa bete eta beste guziaz arduratzen gira.

 

  • 🔄💡🌱 Energiaren zikuitu laburraruntz!

ENARGIAren helburuak dira alde batetik argindar berriztagarri bat eskaintzea Ipar Euskal Herriko biztanleei eta bestetik ENARGIAren gobernantzan parte hartzeko aukera ematea.

Gure nahia: Euskal Herriko energia berriztagarri iturri ezberdinak garatzea da, geroan soilik horiek erabiltzeko asmoarekin eta lurraldean energia zirkuitu labur bat sortzeko helburuarekin. Hortarako I-ENER sozietatearekin lanean ari gira eskuz esku.

Gure Interes kolektiboko kooperatibaren estatutueri esker, elgarrekin erabakitzen ahalko ditugu prezio justuak. Horrezgain, estatutu horrekfinantza modelo iraunkorra ere bermatzen du, jarduera lukratibo mugatua eta ez espekulatibo ukanez.

 

  • Herritarren energia solidario eta beriztagarria!

I-Ener energia ekoizpena bultzatzen duen sozietate herritar bat da.
I-Enerren eginkizunak:

- energia eta berotasun ekoizpenak bertokiratzea Euskal Herrian delokaliza ezin diren lanpostuak sortuz,
- energia berriztgarrietan oinarritzen den modelo bat sustengatu eta hola garapen iraunkor desmartxa batean parte hartu,
- I-Ener-ek energia berriztagarrien ekoizpenerako proiektuak finantzatzeko posibilitatea eskaintzen die herritarrei, haien baliabide ekonomikoak batuz. Hola transizio ekologikoaren aktoren izan daitezke.

Gaur egun, 16 zentrala fotovoltaiko eraikiak izan dira, 530 bazkide dira 445 000€ko kapital ekarri dituztenak eta ekoizpena 400.000kWh_koa da urtero.
Informazio gehiago 👉 www.i-ener.eus

 

  • Enargian, eskaintza engaiamendurik gabekoa da.

Ondorioz, edoinoiz libre zarete kooperatibatik joatea fresik gabe izan partikular edo profezional.
Desmartxa erraza da. Sinpleki eskaera egiten ahal duzue gure bezero guneari esker edo e-mail bat idatziz.
Eta nahi baduzue, beste kontratu bat hartzen ahal duzue gurekin berantago.

 

  • Gure kooperatibak dena azaltzen dizu!

Gestioa gardena gure desmartxaren oinarria da. Horregatik, gure jardueraren ezaugarriak zalatzen ditugu eta galdera guzieri erantzuten dugu.
Horrezgain, gure webgunean gure tarifak nola eraikiak diren eta konparatzen diren azaltzen dizugu.
Gure fakturan, fakturaretzat ditugun zerbitzu guziak zehaztuak dira, hala nola:

- ENARGIAren zatia, abonamendua eta kontsumoa
- argindar sarearen erabiltze tarifa eta prestazio ezberdinak
- zerga ezberdinak ahantzi gabe BEZ zerga.

 

  • Euskaraz harpidetu

Gure kooperatiba sortu denetik, euskarak leku zentral bat du eta horretarako komunikatu behar dugularik azker hori erabiltzen dugu. Horrezgain, Enargiarekin Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera bultzatu nahi dugu gaur egun erabilia ez den aktibitate batean. Hain zuzen ere, orain Iparraldean ere, argindar kontratu bat euskaraz eskatzen ahal da eta bere argindar hornitzailearekin euskaraz hitz egiten ahal da.

Bai Euskarari elkarteak bere ziurtagiria eman berri digu! Horren bidez euskararen erabileraren garapena sustengatu nahi duten elkarte, lantegi edo organismo ezkerdinak indetifikatzen eta laguntzen ditu.
Hobekuntzak identifikatu ditugu eta Bai Euskarari elkarteak lagunduko gaitu helburu hauek gainditzen (faktura, bezero gunea..).

 

  • Gogobetetze tasa handia

Gure eskaintza abiatu dugunetik, hau da 2018 uztailaren lehenean, 2400 partikular eta profezional gure eskaintzari lotu dira.
Konfientsa egiten diguzue eta hortarako eskertu nahi zaituztegu !
Egina izan den inkesta batean 10/10engain eman diguzue %85.7 kastutan eta 9/10engain %14.3tan.

🙌 « Urrundik argindar hornitzaile hoberena, lehen aldiz kontent naiz nere argindar faktura ordaintzea. »
« Deus errateko, oso pozik nago. »
« Segi horrela! »

👉 Egin ez dutenentzat, ez duda, gurekin bat egin! ENARGIA hautatu!

 

  • Zuen zerbitzuan den lan talde bat!

Gure aktibitatea sortzearekin batera 4 lanpostu iraunkor sortu ditugu. Azkainetik, zuen agaldera guzieri erantzuteko prest eta motibatuak gira.
Ez dituzue 45 minutu itxoin behar gurekin telefonoz hitz egin ahal izateko.

 

  • Zuen desmartxa guzietan laguntzen zaituztegu!

Badakigu zuen beharrak ez direla argindar hornitzaile aldaketan mugatzen, hortarako hor gira ere bai martxan jartze etapan, etxe bizitza berriaren kokatzean, edo obra kontagailuak ezartzeko.
Zuen galderak pausatu eta erantzunei diegu!

 

  • Diferentziarik gabe

Beste hornitzaileek proposatzen dituzten zerbitzu tekniko guziak proposatzen ditugu!
Mantenamendua ENEDIS, argindar sare publikoaren arduradunak du kudeatzen. Ondorioz, ber maneran, izan ENARGIAn edo beste hornitzaile baten etxean, zure eskaera tratatuko dute.

 

  • Kontagailu aldaketarik ez

Hornitzaile aldaketak ez du kontagailu aldaketarik behartzen.
Ber ekipamendua atxikitzen duzue. Horrezgain, ez da argindar mozketarik eta interbentzio teknikori izanen.

 

  • Garapen ekonomikoa

ENARGIAk bere jardueraren bidez lan postu batzu sortu ditu eta lurraldearen garapen ekonomikoan parte hartzen du. Gurekin bat eginez, gure kontribuzioa azkartzen duzue.

 

  • Ordainketa euskoz

Gure helburu bat fakturaren zati bat euskoz ordaintzea ahalbidetzea da!
Euskal Moneta eta gure informatika kideekin ari gira elkarlanean fakturaren zati bat euskoz ordaintzeko parada emateko.
Zergaitik zati bat soilik? Faktura hiru zatiz osatua baita:

- ENARGIAren zatia, abonamendua eta kontsumoa
- Argindar sarearen erabiltze tarifa eta prestazio ezberdinak
- zerga ezberdinak ahantzi gabe BEZ zerga

Ulertuko duzuen bezala, 2 et 3. Zatiak ezin dira euskoz isuri beraz euroz bildu behar dira.

 

  • Hobekuntzak etortzekoak

Enargia, herritar proiektu berri bat da. Hala ere, hobekuntzak eta dibertsifikazioa pistak aztertzen ditugu. Adibidez gasa eskaintza bat proposatzea, zuen argindar ekoizpena erostea…
Eta epe motzean, faktura eta bezero gunearen euskaratzea.

 

  • Idei bikain bat!

Zergaitik gurekin bat egin?
Idei bikaina delako, sinpleki 😎

Enargia
zuentzat

Image Description