5 erantzun zuen galderei

2019 iraila 17

Galderak dituzu oraindik argindar hornitzaile aldaketa egiteko?

Normal da. Eta hor gira zure galdera guzieri erantzuteko.

#1. Zaila da argindar hornitzailez aldatzea
Ez, ez da batere zaila. Egin dugu behar dena 5 minutaz egingarria izateko gisan. Eta gainera zure lehengo kontratuaren ezeztatzeaz arduratzen gira.

#2. Zaila izanen da nere kontratuari lotuak diren informazioak atsematea
Gaur egun duzun argindar faktura batekin informazio guziak atseman ditzakezu :

  • hornidura pundua (Point De Livraison)
  • kontagailuaren indarra
  • opzioa : oinarrizkoa edo ordu huts eta beteen opzioa


#3. Hornitzailez aldatzen badut, kontagailua aldatuko didate?
Hornitzaile aldaketa sinplea, hau da opzio edo indar aldaketarik gabe, interbentzio teknikorik gabe egiten da eta ondorioz kontagailu aldaketarik gabe.

#4. Argindar mozketa bat ukanen ote dut?
Hornitzaile aldaketa baten kasuan zin egiten dizugu ez dela argindar mozketarik izanen. Ez duzu trabarik jasanen.
Egoitza berri batean sartzen bazira eta argindarra jadanik moztua bada, behar den guzia eginen dugu argindarra berriz emateko.

#5. Kontratu aldaketa itzulezina da?
Erabakiz aldatzen baduzu, jakin ezazu edonoiz argindar hornitzaile berri bat aukeratzen ahal duzula eta hori fresurik gabe.

 

Duda batzu ba ote dituzu oraindik gure 400  bezeroekin bat egin aitzin?  Hor gira zure galdera guzieri erantzuteko 05.54.81.00.82 deituz!


Dena argi da? Ez gehiago itxoin Enargiara pasteko!

Enargia
zuentzat

Image Description