Zerbitzu hobekuntza

2020 iraila 04

ENARGIA kooperatibaren nahia kalitatezko eskaintza bat proposatzea da. Hortarako, gure tresnak hobetzeko asmoa dugu.

  • Argindar fakturaren euskaratzea

Ekintza: gure fakturazio sistemaren garatzea
Abiatzea: 2020 ondarrean
Zama: 2.000 €
 

  • Harpide gunea

Erabiltzen dugun harpide gunea jadanik frantses merkatuarentzat garatua eta pentsatua izan den trestena bat da. Horregatik hizkuntz bakar bat proposatzen ahal dugu orain arte. Enargia abiatu dugunetik, gure nahia euskarazko bertsio baten garatzea da desmartxa guziak euskaraz ere egiteko gisan.

Ekintza: harpide gunearen duplikazioa
Abiatzea: 2020eko ondarrean - 2021 hasieran
Zama: 5.000 €
 

  • Bazkide gunea

Gune horren bitartez gure bazkide guziek lantegiari buruzko informazio guziak lortzen ahalko dituzte baita haien bazkide datuak ere. Horrez gain, biltzar nagusietan linean parte hartzeko aukera izanen da bozka elektronikoen bidez.

Horren garapena aitzineratu dugu – nahiago baduzue - linean bozkatzeko aukera proposatzeko irailaren 26an izanen den gure lehen biltzar nagusiarentzat.

Ekintza: bazkide gune baten gartzea
Hizkuntza: euskara frantsesa
Abiatzea: iraila erditsuan
Zama: 11.000 €
 

  • Fakturaren zati bat euskoz ordaintzeko aukera

Euskal Monetarekin lan egiten dugu fakturaren zati bat euskoz ordaintzeko aukera emaiteko. 

Zati bat soilik euskoz ordaintzen ahalko da fakturaren parte bat bakarrik(1/3) Enargian egoiten baita. Gaineratekoa Enediseri eta zerga ezberdineri isuria da.

Ekintza: diru hartzeak euskoz egiteko fakturazio sistemaren garatzea
Abiatzea: planifikatzekotan
Zama: 5.000 €

 

>> Garapen guzien kostua : 23.000€ 

Gure eskaintzaren hobetzen laguntzeko gure kapitalan parte hartzea galdegiten dizugu!

Enargiaren bazkide izanez, tokiko lantegi baten bizian parte hartzeko aukera duzu eta transizio ekologikoaren aktore azkar bat izaten ahal zira.

Jakitekoa: 2020-08-10 eta 2020-12-31aren artean dire kapital hartze guziek %25eko zerga apaltze eskubidea ematen dute (%18 zen orain arte)!

Orain da garaia!

 

Parteak hartzen ditut

Suskripzio minimoa : parte 1 = 100€

 

  • Ikerketa proiektua

Dakizuen bezala, gure helburua da lokalki garatzea ere bai energia berriztagarri ekoizpen guneak pixkanaka sortzeko energia berriztagarriaren zirkuitu labur bat gure lurraldean.

Ekoizpen gune berri baten sortzeko ikerketa bat sortzen ari da Enargia I-ENER sozietatearekin batera. Estudio horren hasteko 50.000€ eskuratu behar genituzke.

Proiektu horren detaileak oraindik konfidentzialak dira baina informatuko zaituztegu ahalko dugularik. 

Proiektua sustengatzen dut

Suskripzio minimoa : parte 1 = 100€
Hemen ere zerga erredukzioa baliatzen ahal duzu.

Enargia
zuentzat

Image Description