Baduzue denbora, guk energia!

2020 martxoa 23

Zuek eta lantegi asko bezala ENARGIA coronavirus krisia jasten ari da egun hauetan.

Momentu hauetan ohartzen gira tokian bertan kontsumitzea hobekiago dela eta gurekin berriztagarria kontsumitzea.

Baduzue denbora, guk energia!

Etxean egoteko aginduak emanak izan direnetik, gure bezeroak diren lantegi, herriko etxe eta kolektibitate ezberdinak (eskolak, haurtzaindegiak antzezlekuak …) zerratuak dira.

Haatik, dakizuen bezala berdin, gure bezero guziei prezio onak eta iraunkorrak proposatzeko gure argindarra aitzinetik erosten dugu, hau da bezeroek kontsumitu aitzin.

Ondorioz, gaur argindar soberakin batekin gelditzen gira ez baitugu kontsumitzaile aski. Argindarra ezin denez atxiki (ez da "stock-atzen"), bolumen hori galdua da.

Argindar soberakin hori galdua ez izateko partikular berri batzueri saldu behar dugu eta beraz zueri!
 

Garaian Enargiara pasa nahi zenuen? Ez itxaron!

Argindar hornitzailez aldatzea oso erreza da eta hornitzaile historikoaren ber prezioak ditugu! Zure etxetik:

  • argindar faktura bat hartu zure kontratuaren datu teknikoak jakiteko eta banku nortasun ageri bat
  • zure kontagailuaren auto erreleboa egin
  • Enargiaren webgunera konektatu eta gure eskaintzak sailan sartu eta urrats ezberdinak segi itzazu

 

Enargia taldeko kide guztiak zure galdereren erantzuteko prest egoten dira eta desmartxa administratibo guzietaz arduratzen dira  "télé-lan" moduan ari badira ere!

Eta hori urririk, engaiamendurik gabe eta argindar mozketarik gabe!

 

partikularren formularioa
profezionalen formularioa

Enargia
zuentzat

Image Description