Bakoitzak beste 1 aurkituko balu?

2019 azaroa 26

Ttipi ttapa, urte bukaerara hurbiltzen ari gira eta horrekin batera gure 1500 bezero lortzeko helburura!

Zuen laguntzari esker lortzen ahal dugu gure lurraldearen transizio energetikoaren alde ari den herritar mugimendu kolektiboa garatzen.

Gutariko bakoitzak bederen beste pertsona 1 konbentzitzen badu, apostua irabazia izanen da.

Elkarrekin helburu hori gaindi dezagun!

 

Nola egin?

Lehenik, gure berripaper eta informazio gutunak zuen ingurukoei igortzen ahal dituzue. Horrezgain, gure webgunearen bitartez www.enargia.eus ENARGIAra nola errezki harpidetzen ahal den azaltzen ahal diezue.

Azkenik, haien harremena ematen ahal diguzue eta haiekin kontaktuan sartuko gira:

  • info@enargia.eus helbide elektronikoaren bitartez
  • 05.54.81.00.82 telefonoaren bitartez

Gure taldea prest egoten da zuen galdera guziei erantzuteko!

Enargia
zuentzat

Image Description