Bizi-k 10 urte!

2019 maiatza 24

Gurekin bat egin dezazue Baionan ekainaren 14, 15 eta 16an Biziren 10 urteak ospatzeko.

Enargia informazio mahain bat atxikiko du ekainaren 15ean, larunbatez, goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte Patxa plazan. Ez duda guregana hurbiltzea. Plazer handi batekin zuen galderei erantzunen diegu.

 

Egitaraua  :

📅 Ekainaren 14, 15 eta 16ean, gure 10 urteak ospatuko ditugu!!
Kontzertuak, bazkari, ekintz, poteo, edo konferentziak, denetarik izanen da. Beraz oraindanik datak gorde itzazu, sekulakoa izanen da!!
➡️ Programa osoa: https://bit.ly/2WCKoos

Igandean, ekainaren 16an, 9:45etan, deneri idekia den desobedientzia zibileko ekintza handi bat antolatuko dugu. Alaia, aldarrikatzailea eta %100 bortizkeriarik gabekoa den ekintza eder batean parte hartzeko gogoa duzu?
➡️Ekintzan parte hartzen dut: https://bit.ly/2V4yTV6

Bazkari popular haundi bat eginen dugu Patxa plazan igandean 13:00etan.
➡️Izena eman nahi dut: https://bit.ly/2vMCahD

Hiru egun horiek antolatzeko esku ukaldi bat behar dugu. Muntaketan, logistikan, bazkarian, ostatuan, garbiketan, komunikazioan, argazkietan, etab...
➡️Laguntzaile izan nahi dut: https://bit.ly/2V4yTV6

Enargia
zuentzat

Image Description