ELKARLAN proiektuarentzat bozka ezazu!

2020 azaroa 21

Klika baten bidez proiektu berri batzu sortzen eta garatzen ahalbidetzen ahal duzu! Parte-hartu!

www.budgetparticipatif64.fr plataformaren bitartez gustokoak dituzun 3 proiektu aukeratzen ahal dituzu. Horiek proiektu bozkatuenak baldin badira diruztatuak izanen dira.

ENARGIA kooperatibak Elkarlan proiektua sustengatzen du eta azken horren alde bozkatzea deitzen du 49.000€ lor ditzan!

1-408 proiektuaren alde bozkatzen dut

 

Proiektua?  
Plataforma baten sortzea aurrezki herritarra eta solidarioa bermatzeko

Gure lurraldean proiektu alternatibo asko sortuak izan dira herritarren implikazioan oinarrituz. Baina ez da hain erreza herritarrak batzea eta proiektu berri baten berri ematea.

Hortarako, ELKARLAN elkarteak, Herrikoak bultzaturiko iniziatiba, webgune bat sortu nahi du herritar aurrezki solidarioarengain oinarritzen diren proiektuen berri emateko eta herritarren interesa pizteko haiek ere dinamika ezberdin hauetan parte har dezaten.

Webgune horrek ahalbidetuko luke herritarrei hurrengo puntuen gainean informatzea eta parte hartzea:

  • herritar aurrezki solidarioarengain oinarritzen diren proiektuen berri ukan: halanola Herrikoa, Lurzaindia, I-ENER, Sugarai eta Enargiarenak
  • Herritar aurrezki solidarioaren funtzioa eta eragina ulertu bideo pedagogiko batzuen bitartez
  • Proiektu ezberdinak sustengatu plataformaren bitartez
  • Herritar desmartxa berri batzu proposatu
  • Eztabaida sortu, galderak pausatu, etabar, foro baten bidez… 
Gehiago irakurri


Plataforma honen bidez ENARGIA bezalako proiektuak errexkiago eta fiteago garatzen ahalko dira gure lurraldean!

> Bozkatzen dut


**

Bozkatzeko baldintzak:
11 urte baino gehiago ukan eta Pirineo Atlantikoetan bizi, lan egin edo ikasi

Kondu bat sortu plataforman “inscription” gainean klikatuz eta indikatuz zuen izena, deitura, telefono zenbakia eta helbidea. Datu horiek konfidentzialak egonen dira.
Gehiago irakurri

__

Budget participatif 64

"Créons, innovons, inventons pour que demain, nous puissions être encore plus proches et plus solidaires."

Gaineko leman oinarrituz Pirineo Atlantikako departamenduak lurraldeko dinamikak sustengatu nahi ditu.

Hortarako, elkartasuna, hezkuntza, ingurumena, mobilitatea, lurraldearen garapena… hobetzeko proposatuak izanen diren ideiak diruztatzea erabaki du 1.5M€eko fondo bat sortuz.

Proiektu hauek zuen bozka itxaroten dute!
Bozkatuenak lagunduak izanen dira!

> Poiektu guziak deskubritu

Enargia
zuentzat

Image Description