ENARGIAk EHE-ren eskaintza deia irabazi du!

2019 abendua 12

Plazer handi batekin jakinarazten dizuegu ENARGIA kooperatibak Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen zuen "Energia berriztagarriak, desmartxa engaiatua" eskaintza deia irabazi duela.

EHEk kudeatua eta 10 kide biltzen zituen eskaintza deia da, hauetan atseman daitezke: Angelu, Baiona, Bidarte, Izura eta Miarritzeko herriak, Bil Ta Garbi sindikatua, Nobatek ikerketa gunea, Ipar Euskal Herriko Turismoa gunea (Azkaine, Ziburu eta Donapaleukoak) eta Baionako turismo gunea eta lurraldea osoan kokatuak diren EHEren eraikinak.

Urtarrilaren 1ean, 229 gune lotuko dira ENARGIAri!

Eskaintza dei hori, 36 hilabeterentzat irabazia da eta 30 GWh bolumena errepresentatzen du (hau da Ipar Euskal Herrian kokatuak diren 2.500 etxebizitzaren kontsumoa, 3 urtez). Berri izigarri ona urte bukaera honentzat gure desmartxaren seriostasuna konfirmatzen duena.

 

ENARGIAren %100ean berriztgarria den eskaintzari lotuko diren gune batzu:

  • Mintegi ezberdinak (hala nola LANAZIA Azkainen, nun gure egoitza kokatua den), haurzaindegiak, pizinak, hondakintegiak...
  • Miarritze : la gare du midi, eskola batzu, ikastola, lore baratze publikoaren argiteria eta merkatu gunea
  • Bidarte : herriko etxea, Izarbel teknopoloaren eraikina
  • Baiona ; zentro nautikoa, eskolak
  • Angelu : ingurumenaren etxea
  • Azkaine, Baiona, Donapaleu eta Ziburuko tursimo guneak
  • Izurako herriko etxea
  • Nobateken egoitza
  • Bil Ta Garbiren egoitza
  • ...

Enargia
zuentzat

Image Description