Enargiak ez du etxez etxeko praktikarik egiten bere eskaintza proposatzeko

2019 ekaina 21

Herritar batzuk abisatu gaituzte jende batzu etxez etxe ari izan direla Enargiaren izenean.

Enargiak ez du etxez etxeko praktikarik egiten bere eskaintza proposatzeko.

Pertsona batzu gure izenean zuen etxera hurbiltzen badira datu hauek EZ eman :

  • norberaren informaziorik
  • argindar fakturarik
  • banku daturik

eta ez izenpetu argindar kontraturik. Enargiaren kontratuak uztailaren 1etik goiti proposatuak izanen dira eta dena gure webgunearen bidez (segurua) egina izanen da.

 

Zuen laguntza behar dugu praktika maltzur horren kontra borrokatzeko.

Praktika maltzur hori jasan baduzu, gurekin harremanetan sar zaitez ahal bezain informazio zehatz emanez.

Milesker zuen laguntzagatik eta informazio hori zabaldu ezazue ahal bezain jenderi.

Enargia
zuentzat

Image Description