Energia-txekea eta ezohiko txekeak

2023 martxoa 13

Ez ahantz horiek erabiltzea, zure hautagarritasuna egiaztatzea eta laguntza eskatzea!

Energiaren prezioak igo direnez, Frantziako gobernuak energia-fakturak ordaintzeko laguntzak ematen ditu.


2022ko energia-txekea

Kasu! 2022an energia-txeke bat eskuratu bazenuen eta oraindik erabili ez baduzu, igor iezaguzu 2023ko martxoaren 31 aitzin.

📍 ENARGIA - 314  Larre Lore karrika, 64310 Azkaine

 

2022ko ezohiko txekeak

Urteko energia-txekeaz gain, badira ezohiko bi txeke: Fioul (fuel-olioa) eta Bois (egurra). Zure hautagarritasuna egiazta ezazu lehenbailehen. Ondotik, laguntza eska ezazu.
 


Fuel-oliorako eta egurrerako 2022ko ezohiko txekeak ezin dira biak eskuratu, bata edo bestea baizik. Eta ez da beharrezkoa energia-txekearen laguntza izatea ezohiko txekeak eskuratu ahal izateko.



2023ko energia-txekea

2023ko kanpaina apirilaren bukaeran hasiko da. Gure departamenduan energia-txekeak bidaltzeko egutegiaren berri emanen dizugu.


__
*Mementuko ezin dituzue desmartxa horiek linean egin (https://chequeenergie.gouv.fr/)*

Enargia
zuentzat

Image Description