Etxe aldeketa – Etxe bizitza berri batean sartzea

2020 maiatza 22

Etxez aldatzen duzu etxebizitza berri batean sartzeko ? Edo lehenaldikotz etxebizitza berri batean sartzen zira ?

Hor gira zure laguntzeko eta argindarrari lotuak diren desmartxak errezteko

1. Gaur egun duzun kontratuaren ezeztatzea eta berri baten harpidatzea

Enargiaren harpidedun zira eta gaur egun duzun kontratua ezeztatu nahi duzu berri baten hartzeko zure etxebizitza berriarentzat? Biziki erreza da.

Zure ezeztatze eskaera egin dezakezu bezero gunearen bitartez edo gurekin harremanetan sartuz telefonoz 05.54.81.00.82ra deituz edo mezu elektroniko bat igorriz bezeroak@enargia.eus helbidera datu hauek emanez:

  • kontratuan agertzen den izen eta abizena
  • kontratuan den helbide zehatza
  • zuen kontratua deuseztatzeko data
  • kontagailuaren datuak deuseztatzeko datan
  • zure helbide berria

Ondoren, gure harpidetza formularioa bete beharko duzu zure helbide berriarentzat.

Desmartxa administratibo guzietaz arduratzen gira eta jakinean atxikitzen zaitugu lehen kontratua ofizialki ezeztatua izanen delarik eta berria aktibatua izanen delarik.

 

2. Etxebizitza berri batentzat harpidetza egiten dut

ENARGIAra harpidetza hartzeko, oso erraza da! Gure eskaintzari lotzeko gure inprimakia linean bete behar duzu.

Zure izen ematea erraztuko egiteko, hartu:

  • zure PDL (Point De Livraison) zenbakia, kontagailuaren potentzia (kVA) eta zure eskaintza (Oinarrizko edo Ordu osoak / Ordu apalak) ukaiteko,
  • Zure banku datuak (RIB),
  • Eguneko kontagailuaren erreleboa

 

Informazio gehiagorentzat ez duda gurekin harremanetan sartzea!

Enargia
zuentzat

Image Description