Minesteritzaren baimena, zertan gira?

2019 apirila 09

Gure baimen eskaera egin geroztik, duela bi aste ministeritzaren zerbitzuek gure eskaerari osagarriak diren...

elementu berri batzu galdegin dizkigute. Segidan, eskatutako xehetasunak igorri dizkiegu. Ministeritzaren baimena ukan eta, ENEDISek (sarea kudeatzen duen entitatea) argindar hornitzaile bezala identifikatzen ahalko gaitu eta orduan gure jarduera hasten ahalko dugu.

Eskaintza ideki eta, mezu elektroniko baten bitartez abisatuko zaitugu eta orduan ENARGIAri lotzeko desmartxa guzia linean gure webgunearen bitartez  egiten ahalko duzu. Ondoren, ENARGIAk ditu behar diren desmartxa administratibo guziak eginen, batez ere duzun kontratua ezeztatzea eta berria martxan ezartzea.

Enargia
zuentzat

Image Description