Sustengu kanpainen emaitzak – Ikastola Lurrama

2021 urtarrila 05

12.380€ko dohaintza!
Ikastolen eta Lurrama-EHLG-ren aldeko sustengu kanpainetan parte-hartzaile asko izan zarete.

Ikastolen aldeko kanpaina

Orroitarazten dizuegu sustengu kanpaina horren printzipioa honelakoa zela: ENARGIAan hartua zen harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen zuen tokiko ikastolari.

Orotara 232 harpidetza hartuak izan dira eta ondorioz 6.960€ banatuak izanen dira ikastola ezberdinei.

Banaketa ikusi nahi duzu?

Hemen klik egin

 

Lurrama eta EHLGren aldeko kanpaina

Orroitarazten dizuegu kanpainaren ezaugarriak honelakoak zirela: ENARGIAan hartua zen harpidetza berri bakoitzarentzat dohaintza bat eginen zuela EHLG eta Lurramari zama horiek emanez:

  • 30€ko dohaintza harpidetza partikular batek egiten badu
  • 50€ko dohaintza harpidetza laborantzari lotua den kontratu profezional bat baldin bada

Orotara, 174 harpidetza hartuak izan dira, eta ondorioz 5.420€ emanak izanen dira Lurrama EHLGri.

 

Dena kondutan hartuz, 406 partikular eta profezionalek parte hartu dute sustengu kanpaina horietan 12.380€ko laguntza sortuz.

Milesker deneri zuen parte-hartzearentzat.

Enargia
zuentzat

Image Description