Tarifen aldaketa

2019 abuztua 01

ASPETa igotzen da, baina ez emendaketarik Enargiaren zatiarentzat (abonamendua eta kWh).

Argindar sare publikoaren erabileraren tarifa (TURPE frantsesez), Energiaren erregulazioa komizioak (CRE) erabakitzen duen tarifa da eta argindar sarearen kudeaketa ordaintzeko egina da. Sare publikoari lotuak diren erabiltzaile guzieri aplikatzen da argindar hornitzailea izan ENARGIA edo beste bat.

Enargiak, zure argindar fakturaren bidez, ENEDIS argindar sare kudeatzailearen kondu ASPET-a biltzeko beharra du. Ondoren, diru zama hori osoki ENEDISi emana da, hau da komisiorik gabe ENARGIArentzat.

Ze emendaketa?

ASPET-aren emendaketa + %3.04HT-ekoa izanen da agorrilaren 1etik goiti. Emendaketa hori soilik zure fakturaren ENEDIS parteari aplikatzen da.

> Gehiago jakin ASPET-ari buruz

Tarifen taula berria

Enargiak ondorioz bere tarifen taula eguneratzen du bere bi eskaintzentzat : oinarrizkoa eta ordu oso eta hutsena.

> ASPETa igotzen da, baina ez emendaketarik Enargiaren zatiarentzat (abonamendua eta kWh).


Zure faktura nola osatua den jakin nahi duzu zehazki ? 
Irakurtzeko hemendik da

Enargia
zuentzat

Image Description