Neurritasun ohidura errazak egongelan!

2022 abuztua 08

Egongela gure bizitegiko gela nagusia da. Familian, lagunekin edo bakarrik egoteko gela da, erabilera anitzekoa. Horregatik, garrantzitsua da egongelan ohidura erraz eta eraginkorrak hartzea. Irakurri gure aholkuak, aldi berean kontsumoa murrizteko, erosotasuna mantentzeko eta ekonomiak egiteko!

 

10 ohidura erraz har ditzaket ene kontsumoa murrizteko
 

1️⃣ Erridau lodiak ezartzen ditut leihoetan. Kasu ematen dut erridauaren eta leihoaren arteko tartea ahal bezain ttipia izan dadin eta erridauak berogailua estal ez dezan, orduan beroa ez bailitzateke behar bezala hedatuko.

2️⃣ Kanpoko leihoak gau guziez hesten ditut. Gauez hetsirik dagoen kanpoko leiho batek leihoaren bero-galtzea % 60raino murritz dezake.

3️⃣ Egiaztatzen dut etxeko leihoek eta ateek ez dutela airea pasatzen uzten.

4️⃣ Egunez erridauak eta kanpoko leihoak irekitzen ditut, eta argi naturalari ahal bezainbat errazten diot bizitegira sartzea (gainera, argi hobea da gure begientzat).

5️⃣ Kolore argiak erabiltzen ditut paretetan eta argietan. Horri esker, argi naturala berdin hedatzen da espazioan.

6️⃣  Kontsumo apaleko anpoilak edo LEDak ezartzen ditut. Gelan piztuta dauden argien kopurua mugatzen dut. Eta erabiltzen ez diren argiak itzaltzen ditut.

7️⃣ Barneko tenperatura doitzen dut, 19 °C egunez okupatutako geletan, eta 17 °C gauez  eta egunez guti okupatutako geletan. Berokuntza 1 °C-ez apalduz, % 7z murrizten da energia-kontsumoa, eta alderantziz!

8️⃣ Giro-termostatoa erabiltzen dut eta berotu gabeko geletako ateak hesten ditut.

9️⃣ Aireztatzen ari den gela batean berogailua itzaltzen dut, kanpoan nagoelarik eta aro ederra delarik.

🔟 Luzaz bizitegitik kanpo egonez gero, berogailua programatzen dut “ez izozteko” moduan. Bizitegira berriz sartzean kasu egin gehiegi berotu gabe. Hoberena da programazioa doitzea, bizitegira itzuli baino ordu batzuk lehenago berogailua poliki berraktiba dadin.

 

💡 Gainera:

  • Anpoilak eta argiak erregularki garbitzen ditut, eraginkorragoak izan daitezen.
  • Berogailuei errautsa kentzen diet eta hodietan den airea kentzen dut, eraginkorragoak izan daitezen.
  • Supazter irekia duen tximinia baldin badut, tapatzetranpa bat ezartzen diot.


 

6 ohidura erraz har ditzaket ene muntadurak hobeki erabiltzeko

 

1️⃣ Egonean diren tresna guziak itzaltzen ditut (Internet routerra, telebista, ordenagailua, bideo-jokoen kontsola…), etengailu edo minutu kontagailua duten multilokiak erabiliz, adibidez. Egonean diren tresnen kontsumoa elektrizitate-fakturaren % 10 izan daiteke.

2️⃣ Telebistako pantaila egoki bat hautatzen dut, handiegi ikusi gabe, eta energia-etiketa begiratzen dut pantaila bat erosi baino lehen. Zenbat eta handiagoa izan pantailaren tamaina, orduan eta energia gehiago kontsumitzen du telebistak.

3️⃣ Pantailen distira murriztu eta doitzen dut, erabiltzeko erosotasuna mantenduz.

4️⃣ Streaming bidezko bideoen ikustaldia mugatzen dut.

5️⃣ Joko-kontsolaren bidezko streaming bideoen eta telebistaren kontrola saihesten ditut, elektrizitate gehiago kontsumitzen baitu horrek.

6️⃣ Giro soinua izatea atsegin badut, hobe da irratia entzutea telebista baino.

 


__
Gelaz gela aurkezketuak diren truko guziak atseman itzazue energia neurritasunerako gildaliburu praktikoan.

Enargia
zuentzat

Image Description