Partikularren eskaintza
Argindar berriztagarri eta arduraduntsu baten hautua egin ezazue!
Izan jabe eta alokatzaile, noiznahi gure kooperatibaren %100ean berriztagarri den argindar eskaintzari harpidetzen ahal zira. Gisa horretan, gure lurraldea babesteko den energia modelo arduraduntsu eta herritar baten alde aritzen zira.
Abantailak
Sinplea eta zalua
imprimakia bete erreski
Desmartsa administratiborik ez
duzuen argindar kontratuaren hausteaz arduratzen gira
Aldaketa fresurik gabe
zuen lehengo hornitzailearekin eta Enargian
Argindar mozketarik ez
ezta interbentzio teknikorik zuen etxean
Engaiamendurik gabe
iritziz aldatzen ahal duzue edozein unean
Oinarrizko eskaintza
- Edozein kontagailuarentzat %100ean berriztagarria den eskaintza
- Zuen fakturen hilero ordainketa
- Auto erreleboa, kontsumitzearen segipena eta fakturen historikoak edoizein menentutan atsemangarriak zuen Enargia bezero gunean.
Ordu oso eta hutsen eskaintza
- Oinarrizko eskaintzaren abantailak
- Ordu oso eta hutsen ordutegiak
- Opzio hori jadanik baliatzen baduzue, ber orduak hartzen ditugu. Ez bada hala, ordutegia ENEDISek finkatuko du.
Gure eskaintzari lotu aitzin arrekondu pertsonalizatu bat nahi duzu? Eskaera egin ezazu eta zurekin harremanetan sartuko gira zuzenean.
Enargia, hau da ere:
Kooperatiba estatutuak, funtzionamendu gardena eta demokratikoa seguratzen dizu eta erabakietan parte hartzea ere baimentzen dizu.
Informazio
gehiagoren beharra ?
Enargia
zuentzat
"Tokiko kontsumoa energiatik pasten da ere. Enargiak erronka horri erantzuten du, kontsumazioa arduraduntsu baten aldeko pauso berri bat da."

Sébastien Paulini
Bazkide"Kooperatiba moduan sortua 1982an, Alkik bere garaian lurraldearen elkartasunaz baliatu ahal izan du Herrikoaren laguntzaren bitartez. Logikoa iduritu zaigu, orain berak bere laguntza ekartzea bere baloreetan diren lantegi berrieri. Enargia lagunduz, energia berriztagarriak eta tokiko ekonomia solidarioa sustatzea da helburu."
Peio Uhalde, Lehendakari eta Zuzendari nagusia

ALKI
Profesional"Gure energia ez dezagun xahutu, sustenga dezagun! Energia gure geroa da, lurraldean koka dezagun!"

Xabi Camino
Bazkide"Enargia proiektua gustatu zitzaigun azken 35 urteetan defendatu ditugun kooperatiba printzipioekin bat egiten baitu eta lurraldearen eraldaketa energetikoan parte hartzen baitu. Proiektu bikain horri gure laguntza ekartzeak pozten gaitu."
Philippe Ascone Lehendakari eta zuzendari nagusia & Stéphane Bousquet Idazkari nagusia

ALKAR
Profesional"Energia burujabetza lurralde bakoitzarentzat beharrezkoa da; eta lurralde bakoitzak demokratikoki energiaren ekoizpena, hornidura eta garraioa kudeatzeko aukera ukan behar du. Hori, tokiko interes kolektiboko kooperatiba batek soilik egiten ahal du."

Marie-Christine Aragon
Bazkide"Energia burujabetza lurralde bakoitzarentzat beharrezkoa da; eta lurralde bakoitzak demokratikoki energiaren ekoizpena, hornidura eta garraioa kudeatzeko aukera ukan behar du. Hori, tokiko interes kolektiboko kooperatiba batek soilik egiten ahal du."
Peio Harlouchet, Ko-kudeatzailea

SUGARAI
Profesional"Enargiari ekarritako laguntzak gure baloreekin bat egiten du. Hain zuzen ere, herritar desmartxa horrek lurraldearekiko lotura, lanpostu sorrera eta garapen iraunkorra batzen baititu. Ondorioz, naturala iduritu zaigu Enargia sustengatzea."
Timothée Achéritogaray, Zuzendari Nagusia

SOKOA
Profesional"Bi aterabide ditugu: edo gaur bezala segitzen dugu mundializazioan eta horren kalteak jasaten ditugu edo lokalki jardun egiten dugu. Ni bigarren opzioaren alde naiz. Enargiaren bidez, %100ean berriztagarri den argindar hornitzaile bat ukateko aukera dugu. Bikain da! Enargiarekin ekonomia, ekologia eta ezin delokalizatuak diren lanpostuak sustatzen ditugu. Euskal Herriak bere burujabetza segurtatu behar du herritarren interesak segurtatuz. Ni bezala egin ezazue, Enargiaren bazkide bihurtu zaitezte. Milesker."

Antton Seychal
Bazkide"Naturala iduritu zaigu lurraldearen garapen ekonomikoa azkartzen duen eta energia burujabetza segurtatzen duen ekimen hau laguntzea. Horrez gain, Herrikoak aldarrikatzen duen burujabetza filosofian oinarritzen da."
Marie-Claire Sallaberry, Kudeatzailea

HERRIKOA
Profesional"ENARGIAren bazkide bihurtu naiz bereziki bi arrazoinengatik: energia berriztagarriak lehenesteko eta honelako proiektuen bitartez iparraldearen burujabetza energetikoa azkartzeko."

Eki Solorzano
Bazkide"Gure lurra eta lurraldearen aldeko eguneroko urrats guziak, ttipi ala handi, garrantzitsuak dira. Horregatik Enargia sustengatzen dut. Zuek ere ez dezazuela duda!"

Marie Euba
Bazkide"ENARGIA-ko kide bilakatzea oinarrizkoa zela iduritu zauku, ebidentea, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak berak laborantza herrikoia sostengatzen baitu egunero. Gure kostu ekologikoaz axolatzen gira eta gure lurraldearen bizi ekonomikoari atxikiak gira. Defenditzen ditugun baloreekin ados izaiteko nahiago dugu nuklearra ez den indarra erosi, berriztagarria bai aldiz. Gainera, prezioak interesgarriak dira eta geroan gure fakturen parte bat euskoz ordaintzen ahalko dugu!"

EHLG
Profesional"Euskal Herriko garapen iraunkorraz gero eta gehiago kezkaturik, nere konbikzioak eguneroko bizian aplikatzen saiatzen naiz : tokiko produktuak merkatuan erostea, euskoa erabiltzea… Energiaren kasuarekin ber izpiritua ukaitea naturala iduritzen zait. Beraz, tokiko energia berriztagarriaren alde jardutzen duen ENARGIA kooperatibaren sustengatzea erabaki nuen, ingurumenaren errespetuan lurraldearen autonomia energetikoa bultzatzen duelako."

Antton Pery
Bazkide"Energia trantsizioan arrakasta izateko, lurralde bakoitzari dagokio Euskal Herrian Enargia bezalako egiturak sortzeko anbizioa eta erantzukizuna izatea. Gutako bakoitzari berdin dagokio trantsizio honetan parte hartzea, eta Enargiara izena ematea, aldaketaren dinamikan aktiboki, konkretuki eta iraunkorrean parte hartzea da."

Claire Lacave
Bazkide"Gutxienez, jaso duguna itzuli behar dugu, eta elkarrekin bizitzeko modua hobetu ahal badugu are hobea da. Eman dezagun urrats txiki bat planetarako Enargiarekin eta urrats polit bat Euskal Herriak kargua beregain hartzeko duen gaitasunaz jabetzeko."

Jean Louis Iratzoki
Bazkide"Nire testigantza zurekin partekatu nahi nuen ENARGIA kooperatiba laguntzeko. Dagoeneko lankidetza hitz horrek gizaki indibidualista dugun mundu batean poztu ninduen ... Ekintza honekin bat egin nahi nuen, noski, energia berriztagarriei dagokionez ekologikoengatik, baina baita gazte batekiko konpromisoagatik ere, ingurumenaren alde egiten dituen ekintzetan, ez bait dago ekintza txikirik arlo honetan ... Gainera, balio horiek gure Ama-Lurrean atxikitzen jarraitzen duen kultura baten parte direla iruditzen zait eta bertan inplikatuta sentitzen naizena. Eskerrik asko zuen hurbilpenagatik. Ongi izan."

Régis Pochelu
Profesional"Nahiz eta zaila zaugun ohartzea egin aintzin, zinez 5 minutaz egina den ekintza bat da hornitzailez aldatzea Enargiara pasatzeko, hurbileko energia eta 100%-koan berriztagarrira denera pasatzeko. Bost minuta hartzeko prest lurraldea eta guzientzat hainbeste pizu duen ekintza bat eramaiteko?"

Mikel Sainte-Marie
Bazkide"Les Bohémiennes denden bitartez kontsumitzeko beste modu bat proposatzen dugu. Gure dendak Azkainen eta Garazin emanez lekuko bezero lehialen hautua egin dugu, haiek gu bezala hurbileko komertzioen alde direlako. Ondorioz, filosofia hori hautatuz eta Enargiak gure ber baloreak izanki, logikoa iduritu zaigu tokiko argindar hornitzaile horrekin bat egitea."
Anne-Laure Arruabarrena, Sortzailea

Les Bohémiennes
Profesional"Nere haurrei bidea erakusteko nahiarekin, Enargiara pasatu naiz tokiko eta garbi kontsumitzearekin bat egiten baitu. Horrezgain, lurraldeko ekonomia eta lan sorrera laguntzeko manera bat da. Izen ematea biziki errexki egiten da, aski da argindar faktura zahar bat hartzea eta idatziak diren urratsak segitzea. Damutzen naiz..ez goizago eginagatik!"

Ramuntxo Dulong
Partikular"Enargiarekin bat egitea erabaki dut tokiko ekimen bat lagundu nahi dutalako eta ingurumenaren babesari sensiblea bainaiz. Hain zuzen ere, nere aktibitatean landare margotze sistemak erabiltzen ditut eta nere denda apaintzeko bigarren eskuko egurra erabili dut tokiko artisau bat lan eginez."
Elodie Barilleau

Castan M Coiffure
Profesional"Tokikoa den Enargia argindar hornitzaile gisa hautatzea ebidentea izan da. Denek nahiago dugu tokiko aktore batekin lan egitea harremenak hurbilagoak direlako kalitate berdina atxikiz. Enargiara pasatuz, tokiko lantegi bat laguntzen ahal duzue hurbileko harremen bat ukanez. Zuen esku dago. Eta gainera Enargiak laguntzen zaitu behar diren urrats guziak errezki emateko."
Jessica Poirier

Originalis Crédit
Profesional"Oso pozik gira Enargia famili handiarekin bat egitea! %100ean berriztagarria den eskaintza horrekin gure baloreekin bat egiten du eta gure RSE desmartxan parte hartzen du. Belharra engaiatzen duen desmartxa erreza eta zalua da!"
Patrick Bourg, Operazioen zuzendaria

Belharra
Profesional