Bazkideak
Enargia, lurraldearen eraldaketa energetikoaren aldeko herritar proiektua da.
Kontsumitzaile guziak, izan partikular edo lantegi, kooperatibaren bazkide bihurtzen ahal dira kapitalaren parte bat hartuz guttienez (=100€).
ENARGIAren 490 bazkideekin bat egin!
Enargia kooperatibaren bazkide izanez:
- lurraldeko herritar dinamika batean implikatzeko aukera duzu
- kooperatibaren biltzar nagusietan hartzen diren erabakietan demokratikoki parte hartzeko eskubidea duzu > bazkide 1 = bozka 1
- lurraldearen eraldaketa energetikoaren aktore izateko aurkera duzu
Nahiago duzu paperez bazkide bihurtu?
Gure bazkide inprimakia jautsi ezazu, bete eta izanpetu eta, ordainketarekin batera gure egoitzara igor ezazu.
Ordainketa lortu eta, zuen bazkidetza baieztatzen duen ageria igorriko dizugu.
Zure zergak Frantzian ordaintzen badituzu. ENARGIAri bazkidetzeak, inbertitutako zamaren %18ko zerga erreduzioaz baliatzeko eskubidea ematen dizu (muga 9 000€koa da ezkongabe batentzat eta 18 000€koa bikote batentzat).
Garrantzitsua: Abantaila hortaz aprobetxatzeko, kapital zati horiek zazpi urtez atxiki behar dituzu suspripzioaren ondotik (abenduaren 31 arte). Epe hori bost urtetara murriztua da kapital zati horiek beste norbeti salduak badira.
Zure bazkidetza egiteko garaian zerga apaltzeaz aprobetxatzeko eskaera egin baldin baduzu orduan apirilan zerga ageri bat igorriko dizugu zerga aitorpena egiteko.
Enargia
zuentzat
"Tokiko kontsumoa energiatik pasten da ere. Enargiak erronka horri erantzuten du, kontsumazioa arduraduntsu baten aldeko pauso berri bat da."

Sébastien Paulini
Bazkide"Kooperatiba moduan sortua 1982an, Alkik bere garaian lurraldearen elkartasunaz baliatu ahal izan du Herrikoaren laguntzaren bitartez. Logikoa iduritu zaigu, orain berak bere laguntza ekartzea bere baloreetan diren lantegi berrieri. Enargia lagunduz, energia berriztagarriak eta tokiko ekonomia solidarioa sustatzea da helburu."
Peio Uhalde, Lehendakari eta Zuzendari nagusia

ALKI
Profesional"Gure energia ez dezagun xahutu, sustenga dezagun ! Energia gure geroa da, lurraldean koka dezagun !"

Xabi Camino
Bazkide"Enargia proiektuak gustatu gaitu azken 35 urteetan defendatu ditugun kooperatiba printzipioekin bat egiten eta lurraldearen eraldaketa energetikoan parte hartzen baitu. Proiektu bikain horri gure laguntza ekartzeak pozten gaitu."
Philippe Ascone Lehendakari eta zuzendari nagusia & Stéphane Bousquet Idazkari nagusia

ALKAR
Profesional"Energia burujabetza lurralde bakoitzarentzat beharrezkoa da ; eta lurralde bakoitzak demokratikoki energiaren ekoizpena, hornidura eta garraioa kudeatzeko aukera ukan behar du. Hori, tokiko interes kolektiboko kooperatiba batek soilik egiten ahal du."

Marie-Christine Aragon
Bazkide"Kooperatiba moduan sortua, Sugaraik egur energiaren inguruko zirkuitu laburreko sare bat gauzatu nahi du. Energia kontsumo zirkuitu hornidurak laburtu behar direla konziente izanki, Enargiaren gana hurbildu gira gu bezala tokiko energia garbi baten alde ari baitira. Enargia sustengatzen dugu bazkide bilakatuz eta bezero izanen girela aldarrikatuz."
Peio Harlouchet, Ko-kudeatzailea

SUGARAI
Profesional"Enargiari ekarritako laguntza gure baloreekin bat egiten du. Hain zuzen ere, herritar desmartxa horrek lurraldearekiko lotura, lanpostu sorrera eta garapen iraukorra batzen baititu. Ondorioz, naturala iduritu zaigu Enargia sustengatzea."
Jean-Michel Berra & Timothée Achéritogaray, buruzagiak

SOKOA
Profesional"Bi aterabide ditugu: edo gaur bezala segitzen dugu mundializazioan eta horren kalteak jasaten ditugu edo lokalki jardun egiten dugu. Nik bigarren opzioren alde naiz. Enargiaren bidez, %100ean berriztagarri den argindar hornitzaile bat ukateko aukera dugu. Bikain da! Enargiarekin ekonomia, ekologia eta ezin delokalizatuak diren lanpostuen batzen ditugu. Euskal Herriak bere burujabetza segurtatu behar du herritarren interesak segurtatuz. Ni bezala egin ezazue, Enargiaren bazkide bihurtu zaitezte. Milesker"

Antton Seychal
Bazkide"Naturala iduritu izan zaigu lurraldearen garapen ekonomikoa azkartzen duen eta energia burujabetza segurtatzen duen ekimen hau laguntzea. Horrezgain, Herrikoak aldarrikatzen duen burijabetza filosofian oinarritzen da."
Marie-Claire Sallaberry, Kudeatzailea

HERRIKOA
Profesional"ENARGIAren bazkide bihurtu naiz bereziki bi arrazoinengatik: energia berriztagarriak lehenesteko eta honelako proiektuen bitartez iparraldearen burujabetza energetikoa azkartzeko."

Eki Solorzano
Bazkide"Gure lurra eta lurraldearen aldeko eguneroko urrats guziak, ttipi ala handi, garrantzitsuak dira. Horregatik Enargia sustengatzen dut. Zuek ere ez dezazuela duda!"

Marie Euba
Bazkide"ENARGIA-ko kide bilakatzea oinarrizkoa zela iduritu zauku, ebidentea, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak berak laborantza herrikoia sostengatzen baitu egunero. Gure kostu ekologikoaz axolatzen gira eta gure lurraldearen bizi ekonomikoari atxikiak gira. Defenditzen ditugun baloreekin ados izaiteko nahiago dugu nuklearra ez den indarra erosi, berriztagarria bai aldiz. Gainera, prezioak interesgarriak dira eta geroan gure fakturen parte bat euskoz ordaintzen ahalko dugu!"

EHLG
Profesional