Enargia, hausnarketa kolektibo baten fruitua da eta I-Ener herritar ekoizpen sozietatearen osagarria eta hasitako dinamikaren segida.

2013 – Egiaztapen izugarria

Ipar Euskal Herrian kontsumitua den energiaren %99 inportatua da, kutsatzailea izan daiteke (petrolio eta gasa) eta arazo larri batzu sor ditzake (nuklearra). Horrezgain, energia kontsumoa biztanleka eramanez gero, biztanle bakoitzak urtero 3.000€ gastatzen ditu. Ondorioz, lurraldearen aberastasunaren %10a Euskal Herritik kanpora doa.

2014 – I-ENERren sorrera, energiaren bertokiratzea energia berriztagarriak erabiliz

I-Enerren eginkizunak:

  • energia eta berotasun ekoizpenak bertokiratzea Euskal Herrian delokaliza ezin diren lanpostuak sortuz,
  • energia berriztgarrietan oinarritzen den modelo bat sustengatu eta hola garapen iraunkor desmartxa batean parte hartu,
  • I-Ener-ek energia berriztagarrien ekoizpenerako proiektuak finantzatzeko posibilitatea eskaintzen die herritarrei, haien baliabide ekonomikoak batuz. Hola transizio ekologikoaren aktoren izan daitezke.
i ener logo


2018 – ENARGIAren sorrera, %100ean berriztagarria den tokiko argindar hornitzailea

Energia burujabetzaren aldeko lehen urrats hori egin eta, logikoa iduritu zaigu %100ean berriztagarria den argindar eskaintza bat proposatzen eta herritarrak batzen dituen kooperatiba bat sortzea. Herritarrek haien egiten duten filosofian den desmartxa horren interesa da:

  • transizio energetiko eta ekologikoa azkartzea lurraldearen aktore guziak batuz,
  • energiaren zirkuitu laburra garatzea, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbilduz,
  • tokiko lanpostu iraunkorren sorrera,
  • euskoa, tokiko monetaren erabilpena proposatzea,
  • praktika eko-bertutezkoen promozioa egitea.
logo


Enargia deskubritu ezazue irudi batzuen bitartez:

Image Description
Image Description
Image Description

Enargia
zuentzat

Image Description