2022ko ezohiko energia txekea

2022 abendua 19

Energien prezioen gorakadei aurre egiteko, Frantses gobernuak ezohiko energia txeke bat zabaldua izanen dela adierazi du.

Jadanik, energia txeke bat jaso baduzu 2022rako, orduan 200€ txeke berri bat eskuratuko duzu. Moskin fiskala 10 800€ eta 17 400€ren artean duten bikoteetzat, txekea 100€koa izanen da.
 

>> Txeke berri hori, 2023eko urtarrilaren 16 eta 20earen artean gutunez igorria izanen da lortzen ahal duten guzieri (Pirineo Atlantikoari lotua den egutegia). Ez duzue deus egitekorik.

 

Nork erabilitzen ahal ditu energia txekeak?

Energia txekeak urtero Agence de services et de paiement (ASP)-ek zabaltzen ditu famili ezberdinei haien mozkinen arabera.

 

Nola erabili nere energia txekea?

Hortarako zure energia txekea igorri behar diguzu helbide horretara:

📍 ENARGIA - 314  Larre Lore karrika, 64310 Azkaine

Zure energia txekea jadanik erabili baduzu, zure gasa hornitzailearekin adibidez, « Attestation électricité » izeneko agiria ez ahantz igortzea halere zure txekeari lotutako babesak aktibatzeko.


__
*Mementuko ezin dituzue desmartxa horiek linean egin (https://chequeenergie.gouv.fr/)*

Enargia
zuentzat

Image Description