Pundu bat iragan den 2023ko Biltzar nagusiari buruz!

2023 ekaina 20

Ekainaren 10an, gure 4. Biltzar nagusia egin dugu Donazaharreko Lutxiborda egoitzan. Horrek I-ENERena segitu du urtero bezala. Eguna biziki atsegina izan da, momentu nagusiak ikusgai ondoko lerroetan...

Bazkideen harrera

Goizeko 9etatik goiti elkartu ginen Lutxibora egoitzan. Usaia bezala lehen etapa harrera eta izen ematea izan da. Momentu goxo bat goizeko gosariarekin 😋

Garazira trenez hubrildu nahi zutenentzat auto bus txiki bat hartu genuen. Euskal Hirigune Elkargoa eskertu nahi dugu autobusa prestatzeagatik.

ag23 2
ag23 4

 

ENARGIAren biltzar nagusia

Batzar honetan, 2022 urteko gertakari eta zifra nagusiak aurkeztu ditugu. Urtea gorabeherazkoa izan da baina gure helburuak eta norantza mantentzen lortu ditugu! Eztabaida aberats baten ondotik.

Elkarrekin, pertsona 1 = bozka 1 printzipioan oinarrituz, ebazpen ezberdinak bozkatu ditugu.

ag23 5
ag23 6

 

Bazkide gunean konekta zaitez Biltzar Nagusiaren xehetasunak eta erabaki ezberdinen bozkak ikusteko.

 

Bufeta

Gure biltzarra bukatu eta Gozo gosek prestaturiko bufeta on baten inguruan elkartu gira.

ag23 7

 

Tailer pedagogikoa

Arratsaldean, 20 bat bazkide bildu ditugu joko baten egiteko. Jokoa sinplea zen: transizio ekologikoa eramateko plangintza bat proposatu behar zuten.

Horretarako hainbat informazio zituzten eskupean (egoeraren bilduma, diagnostika ezberdinak, aukera ezberdinak…).

Horren bidez, parte hartzaileak transizioaren aktore izateko aukera ukan dute haien eszenarioa proposatuz.

Planginza bat proposatzeak galdegiten duen pentsaketak gaia sakontzen ahalbidetzen du. Ariketa horren bitartez noizio eta erronka ezberdinak bereganatzeko metodo on bat da.

Esker mila taldeari 👏

ag23 10
ag23 9

 

Bazkide bihurutu zaitez!

💡Ez zira oraindik bazkide baina gure kooperatibaren bizian inplikatu nahi duzu?

Jakin ezazu edonoiz gurekin bat egiten ahal duzula ondoko loturan klik eginez!
ENARGIAren bazkidetza hartu


*𝘨𝘢𝘳𝘢𝘪 𝘩𝘢𝘶𝘦𝘵𝘢𝘯 𝘪𝘯𝘣𝘦𝘳𝘵𝘪𝘵𝘶𝘢𝘬𝘰 𝘻𝘢𝘮𝘢𝘳𝘦𝘯𝘨𝘢𝘪𝘯 %25𝘦𝘬𝘰 𝘻𝘦𝘳𝘨𝘢 𝘦𝘳𝘳𝘦𝘥𝘶𝘬𝘻𝘪𝘰𝘢 𝘶𝘬𝘢𝘪𝘵𝘦𝘯 𝘢𝘩𝘢𝘭 𝘥𝘶𝘻𝘶*

 

Ondoko urtean…

Plazer handi bat izan da zuekin elkartzea. Heldu diren urteetan gero ate gehiago izan gaitezen espero dugu eta batez ere helduden urteko biltzar nagusian ENARGIAren 5.  eta  I-ENERen 10. Urtemugak ospatuko ditugulako.

Milesker parte hartu duten guzieri eta milesker handi bat Lutxibordako taldeari haien egoitza prestatzeagatik!

Enargia
zuentzat

Image Description