Urte berri on

2023 urtarrila 12

Gure kooperatibak 2023 urtea ona eta zoriontsua izan dadila opa dizue!

Zuen laguntzari esker, gure 2022ko diru biltze kanpaina burutzen dugu 100.000€ bilduz!

Alde batetik eskertu nahi ditugu berriz inbertitu duten gure 117 bazkideak eta bestetik gurekin bat egin duten 122 bazkide berriak.

Zuen laguntzari esker, tarifen igotzea mailatzea lortu dugu. Urtea indar handi batekin hasten dugu eta gure jarduera azkartzeko nahiarekin. 

2023 urtea desafio handiko urtea izanen da gure kooperatibarentzat. Baina badakigu zuen laguntzari esker gure helburu guziak ganditzen ahalko ditugula.

Milesker berriz ere zuen konfiantzarentzat!

__

2023an, energia kontsumoa ttipitzeko urratsak segi ditzagun!

aperçu guide eus

Eguneroko kontsumoa murriztea derrigorrezkoa bilakatzen da. Horretarako ohiturak eta eguneroko praktikak pixka bat aldatu beha dira.

Laguntzeko, gidaliburu praktiko hau proposatzen dizugu energia neurritasunerako ohidurak zein diren jakin dezazun.

Gela batetik bestera, irakur itzazu berehala kontsumoa murriztu, gastuak ttipitu eta gure lurraldea zaintzen laguntzen duten aholkuak!

Enargia
zuentzat

Image Description