Uztailaren 1ean, nola egin gure eskaintzari lotzeko?

2019 ekaina 25

9etatik goiti, gure eskaintzari lotzeko formularioa linean izanen da "gure eskaintzak" sailan.

Formulario horren betetzea errexteko informazio hauek beharko dituzu.

Beharrezko datuak:

  • gaurko argindar faktura bat
  • banku datuak
  • fakturaren zati bat euskoz ordaindu nahi baduzu (zerbitzu hori prest izanen denean) Eusko konduraren datuak zure gune pribatuan atsematen ahal direnak

Datu teknikoak:

Gaurko argindar faktura batean atseman ditzakezu kontratuaren ezagugarriak zatian:

  • zure hornidura pundua (Point de livraison (PDL))
  • kontagailuaren indarra

Eta ondoren, zure kontagailuan akzio hori egin beharko duzu

  • kontsumazioaren erreleboa, kontratu eskaera egiten duzun egunean

Nola egin erreleboa(frantsesez)

Profezionalentzat, zuen SIRET, SIREN, code APE et TVA Intracommunautaire (baldin baduzue) zenbakiak eman beharko dizkiguzue.

 

Bi eskaintza zure esku

Enargiak bi eskaintza proposatzen ditu Ipar Euskal Herriko biztanle eta profezionalei:

  • oinarrizko eskaintza, kWh-a ber prezioan da eguneko edozein ordutan.
  • ordu oso eta hutsen eskaintza, ordu tipo bakoitzarentzat prezio bat kWh-arentzat.

Tarifen taula begiratzen dut

 

Sinple eta zalua

1. Eskaintzari lotzeko formularioren 5 etapak bete
2. Azkenik, Enargia kooperatibaren parte batzu hartzen ahalko dituzu
3. Eta besterik ez!

Enargia arduratzen da orain arte duzun kontratua ezeztatzea, hori mozturarik eta interbentzio teknikorik gabe.

 

Enargiari harpidetzen naiz :

Enargia
zuentzat

Image Description