Bigarren Biltzar Nagusia

2021 abuztua 12

Joan den Uztailaren 24an, gure bigarren Biltzar Nagusia iragan da, I-ENERenaren ondotik, Senpereko Larreko kulturgunean.

2020 urtea berezia izan da, baina denen laguntzari esker ENARGIAk bere helburuak gainditu ditu, 2020 urtea honela bukatuz:

  • 1940 etxebizitza kontratu
  • 545 kontratu profesional, elkarte, industria eta herrienak
  • 2.6M€ko salmenata
  • 720 bazkide 511 700€ko kapital batentzat
  • Ikastolen et EHLG-Lurramaren aldeko 2 sustengu kanpaina, horri esker 12.380€ko emanak izan dira bi elkarteei.

 

Osasun larrialdiari lotuak ziren neurriak zirela eta, askok ezin izan duzue gurekin bat egin. Baina, zuen parte-hartzearentzat (biltzarran edo linean) eskertu nahi zaituztegu.

Elgarrekin, pertsona 1 = bozka 1 printzipioan oinarrituz sozietatearen norabide nagusiak erabaki ahal izan ditugu.

Espero dugu heldu den urtean baldintza hobeagoak izanen direla eta jende kopurutsua izanen dela elgarrekin transizio energetikoaren inguruan hitz egiteko eta elkar trukatzeko!
 

__

Bazkide gunean konekta zaitez Biltzar Nagusiaren xehetasunak eta erabaki ezberdinen bozkak ikusteko > "Dokumentazioa", "2021eko Biltzar Nagusia" dozieran.
 

__

Ez zira oraindik kooperatibaren bazkide baina bilakatu nahi duzu ? Hemen bazkidetu zaitez eta %25eko zerga erredukzio baliatu ezazu.(%18 ordez) zure diru isurketa 2021eko abenduaren 31a aitzin egiten baduzu.


*21.05.09 et 21.12.31-ren artean hartuak diren bazkidetza guzientzat*

Enargia
zuentzat

Image Description